3kluba
Zozketa berria
Animatu zure lagunak 3 Klubeko kide egiten eta Go!azen mikro bat irabazi ahalko duzu!
EITB Media
Uztailaren 13tik aurrera kide egin direnek har dezakete parte, baita kide berriak ekarri dituzten aspaldiko lagunek ere.
-
Go!azen mikrofonoa
3 Klubak ekimen berri bat jarri du martxan uda honetan kide berriak lortzeko asmoz. Lehiaketaren helburua kide zaharrek klubera kide berriak ekartzea da, eta, era berean, 3 Klubean izena eman duten kide berriek lehiaketa honetan parte hartzea.
Uztailaren 13tik aurrera kide egin direnek hartu dezakete parte lehiaketan, ez da beharrezkoa beste kide baten bitartez etorri izana gure komunitatera. Era berean, aspaldiko kide batek kide berri bat ekartzen badu klubera, kide berriak izena eman behar du lehiaketan bere lagunaren bazkide zenbakia aipatuz, horrela, biek hartuko dute parte. Lehiaketa uda osoan zehar egongo da martxan, eta urriaren 16an bukatuko da.
Jokoan dagoena Go!azen telesail arrakastatsuaren 3 mikro dira; horrela, abesti munduko izar bat sentitu ahal izango zara.
Oraindik ez baldin bazara kide, harpidetza egin gure webgunetik, eta, gero, eman izena lehiaketan.