3kluba
Zozketa
3 Klubak "Supermaskoten liga" filmaren estreinaldira joateko sarrerak zozkatzen ditu
EITB Media
Estreinaldia Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara uztailaren 29an.


Uztailaren 30ean, 3 Klubeko kideek zinemara joateko aukera izango dute "Supermaskoten liga" filmaz gozatzeko. Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari eta 3 Klubari esker izango dute aukera hau etxeko txikienek.
Film honek kontatzen du nola maskota batzuk supermaskota bilakatzen diren, eta mundua salbatzeko biziko dituzten abenturak izango ditugu ikusgai.
Zozketan parte hartzen duten 3 Klubeko 12 kidek bina sarrera eskuratuko dituzte, eta aukera paregabea izango dute Bilbo, Donostia, Errenteria, Getxo, Gasteiz eta Iruñean filma ikusteko.
Ez baldin bazara kide, egin harpidetza webgunetik.