eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gaztetxoen talentu lehiaketa

Hasi da bozketa garaia Izar Bila lehiaketan!

Hiru3ko kideek ikusgai dauden 15 bideoetatik gehien gustatzen zaiena aukeratu behar dute. Botoa emango duten guztien artean ODYS MC-A8 markako bost bideo-kamera zozkatuko ditugu.

  • Izar Bila

    Izar Bila. Argazkia: EITB

Bozketaren fasea hasi da Hiru3 komunitateko Izar bila lehiaketan. Gaur hasi eta ekainaren 7a bitartean, parte hartu duten bideoen artean gustukoena zein duten aukeratu ahal izango dute Hiru3 komunitateko gazteek. Botoa emango duten guztien artean bost bideo-kamera zozketatuko ditugu, ODYS MC-A8 markakoak. Zozketako irabazleen izenak ekainaren 8an jakinaraziko ditugu.

Hainbat bideo jaso ditugu Izar Bila talentu lehiaketan. Gure inguruan artista txiki asko dagoen seinale da hori. Eskerrik asko guztioi!

Saria: Costa Dauradan oporraldia

Eta boto gehien jasoko dituzten bost bideoetako parte-hartzaileak Izar Bilako finalera pasako dira. Ekainaren 16an jokatuko dugu Bilboko La Casillan, Hiru3 jaiaren barnean. Egun horretan, Hiru3 jaian jarriko dugun agertokian erakutsi beharko dituzte euren gaitasunak bost parte-hartzaile horiek.

Irabazlea nor izango den Hiru3 jaian bildutako ikusleek aukeratuko dute, euren txalo eta zalapartarekin. Eta saria Costa Dauradan aste bateko oporraldia eta Port Aventura Parkerako bi egunetarako sarrerak izango da; Eroski Bidaiak etxeak eman emandako saria, hain zuzen ere.