eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Sare sozialak

Erabili Facebook eta izan guraso hobea

Gure bizimodua erraztu dezakete sare sozialek, baldin eta neurrian erabiltzen baditugu. Irakurri hemen, Facebook zuzen erabiltzeko aholkuak.

  • Facebook

    Facebook.

Denbora gutxian sare sozialen kopurua ikaragarri hazi da. Igoera horren adibide dira, besteak beste, Facebook, Twitter, Tuenti, Google+ eta Pinterest. Hala ere, ba al dakigu horiek ongi erabiltzen? Jarraian, Facebook sare sozialak eskaintzen dituen aukeren berri emango dizuegu eta baita zenbait aholku ere. Hala ere, zehazki, gurasoengan jarri nahi dugu arreta. Izan ere, askorentzat arrotza izan daitekeen arren, Facebook tresna baliagarria izan daiteke gurasoentzat, baita guraso bezala hobetzeko ere.

Nola atera diezaiokegu probetxua Facebooki? Aipaturiko sare sozialak edukiak elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, hasteko eta behin, aukera ematen du mezu, argazki edo bideo bat lagunen artean elkarbanatzeko. Bigarrenik, lagunen edota ezagunen bizitza jarraitzeko aukera ematen du: non dabiltzan, zer egiten duten etab. Facebookek gainera, gonbidapenak egiteko aukera ere ematen du. Adibidez, egokia izan daiteke haurren urtebetetze jaia, familiako bazkaria edo kuadrillako afaria antolatzeko. Izan ere, sare sozial horren bitartez, lagunek jakin dezakete ekitaldia non eta noiz izango den eta zeintzuk joango diren. Bestalde, parte-hartzea sustatzen du Facebook sare sozialak, besteak beste, iruzkinak utzi eta lagunekin hitz egiteko aukera ematen duelako. Azkenik, urrun bizi diren edo ikusten ez ditugun lagunekin kontaktuan egoteko modu bat ere bada, Facebooken bitartez mezua berehala iristen baita munduko edozein txokora.

Hiru3 ere Facebooken dago
Gogoratu Hiru3 komunitateak ere baduela bere txokoa Facebooken. Ipini bilatzailean Hiru3 Gurasoak eta sakatu ‘Atsegin dut’ botoia. Gainera, zozketa bat jarri dugu abian gure Facebookeko orrian. Hala, ekainaren 13an Doraemonen lau motxila zozkatuko ditugu Hiru3 Gurasoak orriaren jarraitzaile diren guztien artean. Animatu!