eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrak eta sare sozialak

Sare sozialak zenbat eta gehiago erabili, kontu gutxiago izaten dugu

Didaknet aditu taldeak sare sozialei eta nerabeen gaineko informazioa eskaintzen die gurasoei.

  • didakneten logoa.

    didakneten logoa. Argazkia: Didak

Gaztetxoen artean arrakasta gehien duen Tuenti sare soziala 14 urtetik gorako nerabeei zuzenduta dago, nahiz eta askotan gazteagoek ere erabiltzen duten. Egia al da hori? 14 urtetik beherako haur asko al dabiltza, esaterako, Tuentin?

Sare sozialen gaineko ikastaroak eskaintzen dituzte Didaknet etxeko adituek, ikastetxeetan. Orain arte jaso dituzten datuekin analisi moduko bat egin dute eta artikulu interesgarria publikatu dute beren blogean.

Didakneteko profesionalek diotenez, alde handia dago, sare sozialen erabilerari dagokionean, lehen hezkuntzako 5. mailako eta 6. mailako haurren artean. 11 urteko haurren 10etik 6k profil bat du sare sozialetan. Bestalde, 12 urteko haurren artean 10etik 8k profila dauka eta, gehienek, egunero erabiltzen dute. Bitxia da, baina sare sozialen gaineko ezagutza handiena dutenek hartzen dituzte neurri gutxien. Datu zehatzera jota, 14 urtetik beherakoen %40k onartuko lukete lagun eskaera bat, ezezagun batena izanda ere.

Didaknet interneten eta sare sozialetan adituak diren hezitzaile eta profesionalek osatutako taldea da. Guraso eta haurrei ikastaroak ematen dizkiete eskoletan, sare sozialen erabilera egokiari buruz edota kasu konkretuetan nola jokatu behar den azalduz. Aurrerantzean, Hiru3 atarian, astean behin jasoko ditugu euren esperientziak.