eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Udazkeneko programazioa

Gozatu udazkeneko programazioaz, ETB3n

EITB MEDIA

'3 Ene Kantak' saioa, 'Remy eta Boo', 'Mini Ninjak' eta 'Ernesto eta Rebeka' marrazki bizidunen estreinaldia, 'Lan bitxiak', 'Ahizpak', 'Milo', 'Andu berandu' eta 'Presto! Magia eskola'ren atal berriak, film luzeak eta abar izango dira, besteak beste, ikusgai udazkenean ETB3n.

  • Udazkeneko programazioa

    Udazkeneko programazioa

Eskolako itzulerarekin batera, programazio berezia osatu du ETB3k. '3 Ene Kantak' saio eraberritua, Remy eta Boo, Mini Ninjak eta Ernesto eta Rebeka marrazki bizidunen estreinaldia eta Lan bitxiak, Milo, Ahizpak, Andu berandu eta Presto! Magia eskola marrazki bizidunen atal berriak izango dira haurrentzako udazkeneko programazioaren berrikuntza nabarmenenak. Horrez gain, igandero, film luzeak izango dira ikusgai 15:30ean.

Marrazki bizidun berriak

Irailaren 5etik aurrera, Remy eta Boo marrazki bizidun berriak eskainiko ditu ETB3k egunero. Bestalde, Mini Ninjak, urriaren 3tik aurrera, eta Ernesto eta Rebeka, azaroaren 7tik aurrera, eskainiko dira ETBko hirugarren kanalean. Horiez gain, Lan bitxiak, Milo, Ahizpak, Andu berandu eta Presto! Magia eskola marrazki bizidunen atal berriak egongo dira ikusgai.

Marrazki bizidun berriak zein ordutan eskainiko diren jakiteko, ETB3ko programazioa ikusi.

3 Ene Kantak

3 Ene Kantak saioa eraberritua dator ikasturte honetan. Larunbatetan, 15:30ean, ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Astelehenetik ostiralera, berriz, saioaren piezak eskainiko dira, 8:00etan eta 20:00etan. Halaber, lagun berria izango dugu 4. denboraldi honetan 3 Ene Kantak saioan. Ezagunak ditugun Argi, Antxus, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Mintxo batuko zaie aurten.

Besteak beste, abestiak, dantzak, sukaldaritza, magia, bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu Ene Kantak taldeak. 

Film luzeak, asteburuetan

Udazkenean ere, haurrei zuzendutako euskarazko film luzeak eskainiko ditu ETB3k asteburuetan, igande bazkalostean, 15:30ean. Honako film hauek izango dira ikusgai:

- Irailak 11: Nobita jenioaren globoa: gidatutako jolas-parkea

- Irailak 18: Piramideen misterioa: Egiptoko abentura

- Irailak 25: Koko, dragoi txikia oihanean

- Urriak 2: Ipuin-herriko berriak

- Urriak 09: Yeti kontu-kontari: Intxaur hauskailua

- Urriak 16: Itsasontziak erreskatean

- Urriak 23: Alfonbra magikoa

- Urriak 30: Doraemon eta altxor uhartea

- Azaroak 6: Doraemon stand by me

- Azaroak 13: Doraemon eta animalien planeta

- Azaroak 20: Doraemon eta espazioko odisea

- Azaroak 27: Doraemon eta mundu galdua

- Abenduak 4: Doraemon heroia, galaxia arteko aitzindariak

- Abenduak 11: Nobita jenioaren globo gidatuko jolas-parkea

- Abenduak 18: Piramideen misterioa: Egiptoko abentura

Edukiak 3 klubeko euskarrietan ikusgai, noiznahi

Gogoratu 3 kluba aplikazioan, webgunean eta HbbTVan ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Halaber, 3 kluba YouTube kanalean ere, 3 Ene Kantak, Go!azen telesaileko abestiak, marrazki bizidunak eta telesailak ikusteko aukera zabala daukazu. Harpidetu zaitez 3 kluba YouTube kanalera! Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, 3 kluba da zure aukera!