eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Zukeynia Gaye Cruzi egokitu zaio abuztuko kide berrien artean zozkatutako saria

EITB MEDIA

Hilero, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu bazkidetzen direnen artean. Bazkide direnek ere, zozketan parte hartzeko aukera izango dute klubera kide berriak ekarriz gero.

  • 3 klubeko opari-sorta

    3 klubeko opari-sorta

Abuztuan bazkide egin direnen artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatu dugu, eta Zukeynia Gaye Cruzi egokitu zaio. Gure kamiseta eta diskoa, estutxea eta beste hainbat opari jasoko ditu. Zorionak!

Halaber, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu hilero bazkide berrien artean. Ondorioz, irailean zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Bazkide direnek ere parte har dezakete zozketan

Gainera, lehendik bazkide direnek ere izango dute zozketan parte hartzeko aukera klubera kide berriak ekarriz gero. Horretarako, bazkide berriaren datuak kide egin orrian sartzean, bere kide zenbakia ere sartu beharko duzu horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan kide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak