eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Batzen gaituzte emozioak

EITBren 3 kluba eta "Go!azen" Kilometroak jaian izango dira gaur, Ibarran

EITB Media

Ikastola gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan egun osoan zehar. "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.

  • EITBren 3 kluba eta "Goa!zen" Kilometroak jaian izango dira

    EITBren 3 kluba eta "Goa!zen" Kilometroak jaian izango dira

Gaur, urriak 2, ospatuko da 2022ko Kilometroak jaia, Ibarran, eta EITBk txoko berezia izango du bertan, Ikastolan. Han kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan 10:00etatik 18:30era.

Horrez gain, 17:00etan "Go!azen: Karaokea" ikuskizuna eskainiko du EITBk; eta, gainera, etxeko txikienek parada izango dute Antxus maskotarekin argazkiak ateratzeko. Egunean zehar hainbat hitzordu izango dira Antxusekin egon, eta elkarrekin argazkiak egiteko. Irudi horiek 3 klubaren webgunean argitaratuko dira.

 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Herri Urratsen

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Kilometroak jaian

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Gainera, EITBren medioek Kilometroak jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean. Hala, batzen gaituzten emozioen bilgune eta isla izango da berriz ere EITB.