eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3ko talentu lehiaketa

Azken egunak Izar Bila lehiaketan botoa emateko!

Ostegunean 16:00etan amaituko da epea. Botazioan parte hartuko duten bazkide guztien artean ODYS MC A-8 markako bost bideo-kamera zozkatuko dira.

  • Izar Bila lehiaketako logoa

    Izar Bila

Izar Bila lehiaketaren botazio fasea azken txanpan sartu da jada. Ostegunean 16:00etan amaituko da botoa emateko epea, gaztetxoen talentu lehiaketa honetan. Botoa ematen parte hartuko duten Hiru3ko kide guztien artean ODYS MC A-8 markako bost bideo-kamera zozkatuko dira.

Bozketa amaitzeko 24 odu baino gutxiago gelditzen direnean, Eneko Aranburu zarauztarra dago lehen postuan. Gipuzkoarraren atzetik, Xabier NIño eta Nuria Niño anai-arreba basauritarrak daude. Hiru horiek alde handia ateratzen die seigarrenari eta, beraz, ezusterik ezean, finalean izango dira.  Ondoren daude Donostiako Libe Agiriano eta Nora Etxeberria bikotea eta Unai, Ane, Ane eta Eneidak osatutako laukotea.

Gogoratu bost bakarlari edo talde pasako direla ekainaren 13an Hiru3 Jaian egingo dugun finalera.

Izar Bilaren webgunean botoa eman ahal izateko, beharrezkoa da Hiru3 komunitateko kide izatea. Eta botoa emango duten guztien artean ODYS MC A-8 markako bost bideo-kamera zozkatuko ditugu ekainaren 8an.