eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Izar-bila

Izar-bila

Izar-bila

Azken fasea

Baditugu Izar Bilako finalistak!

Hiru3 Jaian egingo den lehiaketako finalean parte hartu beharko dute bost finalistek eta bertan erabakiko da Costa Dauradarako astebeteko bidaia norentzat izango den.

  • Izar Bila. Argazkia: EITB

Bukatu da botazio fasea Izar Bila lehiaketan eta badakigu finalera zein bost bakarlari edo talde pasa diren: Eneko Aranburu; Xabier Niño; Nuria Niño; Libe eta Nora; eta Unaik, Anek, Anek eta Eneidak osatutako laukotea.

Hiru3 komunitateko bazkideek erabaki dute beren botoekin finalera zein lehiakide pasa diren. Izan ere, bozketan parte hartzeko beharrezkoa zen EITB Taldearen Hiru3 komunitateko kide izatea. Botazio fasearen amaieran hauek dira lehiakide bakoitzak eskuratu duen boto kopurua: Eneko Aranburuk, 2013; Nuria Niñok, 1470; Xabier Niñok, 1468; Libe eta Norak 941 eta Unai, Ane, Ane eta Eneida laukoteak 651.

Bost horiek ekainaren 16an Hiru3 Jaian egingo dugun finalean hartu beharko dute parte eta orduan erabakiko da nork irabazi duen Costa Dauradarako astebeteko bidaia. Irabazlea Hiru3 Jaira gerturatzen diren ikusleek erabakiko dute txaloen bidez. Hala, antolakuntzak txaloak eta zarata neurtzeko sistema bat jarriko du eta beraz, zarata edo txalo gehien jasotzen duenak irabaziko du Izar Bila lehiaketa.

Saria
Sari nagusia lau lagunentzako (2 heldu eta 2 haur) Costa Dauradan astebeteko egonaldia izango da. Horrez gain, Port Aventura parkerako bi egunetarako sarrerak izango ditu irabazleak. Eroski Bidaiak enpresak eskainitako oparia da aipatutakoa. Halaber, ekainaren 8an jakinaraziko ditugu Izar Bilaren webgunean botoa eman eta ODYS MC-A8 markako bideokamera irabazi duten Hiru3ko bost bazkideren izenak.

Hiru3 komunitateak eskerrak eman nahi dizkie Izar Bila lehiaketan parte hartu duten haur guztiei. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik.