eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Udan ETB-3n

"One Piece" eta "Lioko kodea" Hiru3ra itzuliko dira udan

"Etxekaltetxoak", "Timmy Time" eta "Championssheep" ere egongo dira ikusgai ETB-3n.

  • One Piece

    One Piece

"One Piece" piraten abenturak eta "Lioko Kodea" marrazki saila Hiru3ra itzuliko dira udan. Izan ere, uda iristearekin batera, oporrak ere hasiko dira eskolan eta haurrei euskarazko marrazkien eskaintza zabala emango zaie ETB-3n. "Etxekaltetxoak", "Timmy Time" eta "Championssheep" ere pantailara itzuliko dira.

Udako programazioak Euskal Herriko haurrentzat ezagunak diren marrazkietako batzuk berreskuratuko ditu. "One Piece" pirata xelebreak bueltan datoz; ostiral, larunbat eta igandeetan egongo dira ikusgai ETB-3n.

"Lioko Kodea" eta "Etxekaltetxoak" ere pantailara itzuliko dira.

Beste berrikuntza batzuk, berriz, "Timmy Time" eta " Championssheep" dira, "Shaun arditxoa" marrazkietako pertsonaiak protagonista dituzten istorioak.