eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Didakneten aholkuak

Zer egin gure seme-alabek seguru nabigatu dezaten?

Ordenagailuetako sistema eragileek eta interneteko bilatzaileek hainbat webgune blokeatzeko ematen dituzten aukerez baliatzeko gomendioa egiten dute Didaknet etxekoek.

  • Gurasoen kontrola

    Gurasoen kontrola

Sarritan, adin txikikoak euren guraso edo tutoreak baino iaioagoak izan ohi dira ordenagailu aurrean, interneten nabigatzen edota mugikorretako aplikazioak erabiltzen. Hala ere, eurek sarean ikusten dutenaren edo egiten dutenaren ardura gurasoena dela argi izan behar dugu beti. Didaknet aditu etxeko Txema Gonzalezek hainbat gomendio ematen ditu aste honetan euren blogean interneten seguru ibiltzeari buruz.

Hasiera batean, haurra interneten sartzera doan lehenengo aldietan, gurasook haurrarekin batera nabigatu behar genukeela irizten dio Didaknetek, aukera ezberdinen aurrean, lehendabiziko irizpideak eman ahal izateko. Izan ere, teknologia berrietan gu baino iaioagoak badira ere, bizitzan esperientzia handiagoa dugu guk eta, honetarako, horrek ere balio du.

Eta, horrekin batera, sistema eragile batzuk edota Google bilatzaileak gurasoen kontrolari buruz ematen dituen aukerez baliatzeko ere gomendatzen digute. Windowsek eta Apple-en sistema eragileak badituzte “gurasoen kontrola” izeneko atal batzuk, eta horiek konfiguratu ditzakegu hainbat gauza ekiditeko: guk beste zerbaitetarako erabiltzen ditugun aplikazioak zabaldu ez ditzaten. Bestalde, nabigatzaileetan ere mugak jarri daitezke hizkuntza edo irudi desegokia daukaten webguneak ekiditeko, adibidez. Esate baterako, jolas baten bila hasi eta bortxakeria erakusten duten irudiak ikusi ez ditzan.

Didaknet interneten eta sare sozialetan adituak diren hezitzaile eta profesionalek osatutako taldea da. Guraso eta haurrei ikastaroak ematen dizkiete eskoletan, sare sozialen erabilera egokiari buruz edota kasu konkretuetan nola jokatu behar den azalduz.