eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Ane Sillaro Sanmillanek opari sorta bat irabazi du 3 Klubeko kide egin delako azaroan

EITB MEDIA

Hilero, 3 Klubeko opari sorta bat zozkatzen dugu bazkidetzen direnen artean. Aurretik bazkide egin zirenek ere zozketan parte hartzeko aukera izaten dute klubera kide berriak ekarriz gero.

  • 3 klubeko opari-sorta

    3 klubeko opari-sorta

Azaroan bazkide egin direnen artean eta 3 Klubera bazkide berriak ekarri dituztenen artean 3 Klubeko opari sorta bat zozkatu dugu. Oraingoan, Ane Sillaro Sanmillanek irabazi du opari-sorta bat: diskoa, estutxea eta beste hainbat opari. Zorionak!

Halaber, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu hilero bazkide berrien eta bazkideak ekarri dituzten kideen artean. Ondorioz, abenduan zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Lehendik bazkide direnek ere zozketan parte har dezakete klubera kide berriak ekarriz gero. Horretarako, bazkide berriaren datuak kide egin orrian sartzean, bere kide zenbakia ere sartu beharko duzu horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan kide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak