eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Durangoko Azoka 2022

"3 Ene Kantak", "Irabazi Arte" eta "Go!azen" saioetako protagonistak Durangoko Azokan izango dira

EITB Media

"Irabazi Arte, "Go!azen" eta "3 Ene Kantak" saioetako hainbat aktore eta pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da Durangoko Azokan, EITBren gunean.

  • Mintxo

    Mintxo

Landako Gunearen kanpoaldean, EITBren Gunea kokatuko da, eta "Irabazi Arte, "Go!azen" eta "3 Ene Kantak" saioetako hainbat aktore eta pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da bertan, lau egunez.

Hala, abenduaren 7an, asteazkenean, "Irabazi Arte" telesaileko Arene (Sua Enparantza) eta Norarekin (Nahia Sillero) argazkiak atera ahal izan dituzte jarraitzeek, 16:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 8an, berriz, bi hitzordu izango ditugu: "3 Ene Kantak" saioko Argi eta Mintxo goizez izango dira EITBren gunean, 11:00etatik 13:00etara; arratsaldean, berriz,  "Go!azen"eko bi aktore hurbilduko dira jarraitzaileekin argazkiak ateratzera: Gontzal (Kimetz Etxabe) eta Iraia (Malen Azpirotz). 16:00etatik 19:00etara izango da "Go!azen"en argazki saioa.

Ostiralean, abenduak 9, berriz ere "Go!azen"en txanda izango da, oraingoan ere 16:00etatik 19:00etara. Alain (Eleder Iglesias) eta Iraia (Malen Azpirotz) izango ditugu EITB gunean.

Azkenik, abenduaren 10ean, larunbatean, berriz ere goiz eta arratsaldeko txandak izango ditugu: "3 Ene Kantak" saioko Argi eta Astonauta goizez izango dira EITBren gunean, 11:00etatik 13:00etara; eta arratsaldez, berriz, "Irabazi Arte" telesaileko aktoreekin itxiko ditu EITBk Durangoko Azokako argazki saioak: Olatz (Ainhoa Azpitartea) eta Gorka (Ander Rovira) Durangon izango ditugu, 16:00etatik 19:00etara.