eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gabonak

Olentzero eta Mari Domingi EITBra etorriko dira ostegunean

EITB Media

16:00etatik 19:00etara egongo dira Bilboko beheko harreran haurrak agurtzen. Eurekin argazkia egiteaz gain, opari bana emango diete.

  • Olentzero eta Mari Domingi

    Olentzero eta Mari Domingi

Gabon gauean opariak banatu aurretik, Olentzero eta Mari Domingi EITBren Bilboko egoitzako hallean izango dira ostegun honetan (abenduak 22), 16:00etatik 19:00etara. Bertaratzen diren haurrek euren gutuna eman ahal izango diete, eta argazkiak atera. Halaber, oparitxo bat jasoko dute, bisitaren esker onez.

Hurrengo egunean, abenduak 23, Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko kaleetan zehar egingo duten ibilaldia zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB3n eta eitb.eus-en 18:40tik aurrera. Abenduaren 24an, ETB1en eskainiko da emanaldia, 19:00etan.