3kluba
Hiru3ko talentuen lehiaketa
Libe eta Nora dira Izar Bila lehiaketako irabazleak
Erredakzioa
Hiru3 Jaian bildutako ikusleek erabaki dute, txaloen bidez, bost finalistetako zeinek merezi zuen sari nagusia, Costa Dauradan astebeteko egonaldia.


Libe eta Nora donostiarrak izan dira azkenean Hiru3 komunitateak antolatutako Izar Bila talentu lehiaketako irabazleak. Hiru3 Jaian bildutako ikusleek erabaki dute, txalo eta zarataren bidez, beraiek merezi zutela lehiaketako sari nagusia: Costa Dauradan astebeteko egonaldia, Eroski Bidaiakek eskainita.
Dantzan hartu dute parte Libek eta Norak Izar Bila lehiaketan. Hiru3 webgunean antolatutako lehiaketara bideo bat bidali zuten, eta, ondoren, boto gehien jaso zituen bost bideoetako bat izan zen eurena.
Gainerako lau finalisten emanaldiek ere oso harrera ona izan dute Hiru3 Jaian bildutako ikusleengan. Eta gainera, sorpresa ugari izan dira. Alde batetik, lau finalistek ere saria izan dute: Eroski Bidaiak etxeak asteburu bana oparitu die lau finalistei egindako lan bikainaren ordainetan. Bestetik, Izar Bila lehiaketako parte hartzaile gazteenak, Laura Ladron Buedok, dantza-saio berezia eskaini du han bildutako guztien aurrean.
Izar Bila lehiaketako emanaldiekin batera, hip hop eta breakdance saioekin, bizikletekin egindako akrobaziekin, "Kantuan" saioko artistekin, Oihan Vega dj-arekin, "Goa!zen"-eko neska-mutilen presentziarekin eta bestelako hainbat ikuskizunekin gozatu ahal izan dute teknologia berriek eta irudiekin egindako jolasek protagonismo berezia izan duten 2012ko Hiru3 Jaira gerturatu diren guztiek.