eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 Jaia

Eskerrik asko La Casillara etorri zineten guztioi!

Larunbatean, ekainaren 16an, ospatu genuen Bilbon komunitateko kideon jaia.

  • Hiru3 Jaia

    Hiru3 Jaiko eszenatokia

Larunbatean, ekainaren 16an, ospatu genuen Bilboko La Casillan Hiru3 komunitateko kideon jaia. Eskerrik asko bertan izan zineten guztioi!!

Goizean puzgarriak, tailerrak, argazki saioak eta antzerako ikuskizunak izan genituen La Casillaren inguruko lorategietan. Doraemon, Dorami eta Shin Chan ere bertan izan ziren haurrekin argazkiak ateratzen.

Arratsaldean, berriz, sekulako ikuskizuna izan genuen kirolgunearen barruan: Izar Bilaren finala izan zen, "Kantuan" saioko kideak izan genituen, breakdance eta hip hop ikuskizunak... Guztia kolorez betetako ikuskizun dibertigarri eta ikusgarri batekin girotuta. Eta gaua amaitzeko, Oihan Vegak jarri zuen festa.

Hurrengo egunetan, jaian ateratako argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai Hiru3 Jaiaren webgunean.

Eskerrik asko etortzeagatik eta hurrengo urtera arte!