3kluba
Zozketa
Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2023an ere 3 klubeko kideek
EITB MEDIA
Ibaizabal argitaletxearen eskutik, 3 klubak liburuak zozkatuko ditu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkideen artean.
-
2023an zozkatuko ditugun liburuak
3 klubeko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hilabete horretan urteak bete dituzten kideen artean. Bi irabazle egongo dira, eta adinaren araberako liburu bat.
Behin zozketa eginda, irabazleekin harremanetan jarriko gara saria jasotzeko modua zehazteko. Opariak EITBren edozein egoitzatan hartu ahalko dira (Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Iruñean), eta hilabeteko epea egongo da horiek jasotzeko.
3 klubeko bazkide ez direnek hemen eman dezakete izena. Horrela, zozketetan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat abantailaz gozatu ahalko dute.
Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:
1-2 urte
Gure errekan (Ezkutaketan bilduma)
Lehoitxoa umore txarrez dago (Bihotzez bilduma)
3-4 urte
Sanson detektibea (Albumak bilduma)
Nirea da! (Albumak bilduma)
5-6 urte
Urtebete saguaren basoan (Albumak bilduma)
Altzearen liburubusa (Albumal bilduma)
7-8 urte
Izan zuhaitz (Albumak bilduma)
Animalia asko, pila, bila (Albumak bilduma)
9-10 urte
Sorginak (Izaki Miragarrien Entziklopedia bilduma)
Maitagarriak (Izaki Miragarrien Entziklopedia bilduma)
11-12 urte
Abereen etxaldea (Albumak bilduma)
Totem printzesa (Albumak bilduma)
13-14 urte
Abereen etxaldea (Albumak bilduma)
Sorginak (Izaki Miragarrien Entziklopedia bilduma)
Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu hilabete bakoitzaren amaieran.
Eta ez ahaztu 3 klubaren ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.