eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ETB-3n

Hiru3 Jaiaren saio berezia asteburuan emango da ETB-3n

EITB

Larunbatean estreinatuko da 14:10ean "Trikitraka Trikitron" saioaren aurretik. Igandean ere ikusi ahal izango da.

  • Hiru3 Jaiaren logoa

    Hiru3 Jaia

Hiru3 Jaiaren saio berezia asteburu honetan emango dugu ETB-3n. Larunbatean eguerdiko 14:10ean estreinatuko dugu eta igandean ere ikusi ahal izango da.

Joan zen larunbatean, ekainaren 16an, ospatu genuen Hiru3 Jaia Bilboko La Casilla kirolgunean. Egunean zehar hainbat ekintza izan ziren La Casillaren inguruko lorategietan: puzgarriak, makillaje eta kamiseta tailerrak, erreskate-txakurren saioa, ipuin-kontalariak... Arratsaldean, berriz, ikuskizun  egin genuen La Casilla barruan. Izar Bila lehiaketako finala, streetdance, hip hop eta bmx saioak, "Kantuan" saioko izarren saioak, eta abar. Eta jaia Oihan Vegaren disko-festarekin amaitu zen.

Honen guztiaren laburpena, han bizi izandako giroa, asteburu honetan emango dugun saio berezian ikusi ahal izango da. Larunbatean 14:10ean izango da saioaren estreinaldia, baina ordu horretan ikusterik ez duenak beste hiru aukera izango ditu: larunbatean 23:00etan, igandean 08:30ean eta igandean 21:00etan.