eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ABANTAILAK

Hainbat gune bisitatzeko doako sarrerak jaso dituzte 3 klubeko bazkideek 2023an

EITB MEDIA

3 klubeko kideak doan joan ahalko dira Urdaibai Bird Center-era, Bilboko Itsasmuseumera, Pozalaguako kobazulora, Hontza museora eta BBK Karpin Faunara.

  • 3 klubeko kideak doan sartu ahal izango dira museo hauetara

    3 klubeko kideak doan sartu ahal izango dira museo hauetara

Beste urte batez, EITBk hitzarmenak berritu ditu Urdaibai Bird Center-ekin, Bilboko Itsasmuseumekin, Pozalaguako kobazuloarekin, Hontza museoarekin eta BBK Karpin Faunarekin. Horrenbestez, 3 klubeko bazkide guztiei aipatutako leku horietara doan joateko sarrerak oparitu dizkiegu. Sarrera guztiak abenduaren 31ra arteko balioa dute.

3 klubeko kideek mezu elektroniko baten bidez jaso dituzte Urdaibai Bird Center-eko, Bilboko Itsasmuseumeko, Pozalaguako kobazuloko eta Hontza museoko kupoiak. Horiek moztu eta dagokion museoko sarreran erakutsi beharko dituzte, haurren sarrera bat doan jasotzeko, heldu baten sarrera erosita. Berrikuntza modura, 3 klubeko txartela ere aurkeztu ahalko da dagokion txarteldegian, abantaila horiekin gozatzeko.

Halaber, aurten, BBK Karpin Faunako sarrera doan eskuratzeko, erreserba online egin behar da. Horregatik, 3 klubeko kideek mezu bat jaso dute helbide elektronikoan, Karpineko doako sarrera eskuratzeko jarraibideekin.

Kontuan izan gune bakoitzera joateko sarrera bakarra jaso dutela kideek opari. 3 klubeko kide bazara, eta ez badituzu zure kupoiak jaso, jarri harremanetan 3 klubarekin 3kluba@eitb.eus helbide elektronikora idatzita.

Museoei buruzko informazioa

- Urdaibai Bird Center: Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, Gautegiz Arteagan. Naturaren museo bizia da, eta hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko aukera ematen du. Zentroan bertan, ikerketa taldeak biltzen dira, eta horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen ari diren proiektuen lekuko bihurtzen dira.

- Bilboko Itsasmuseum: Bilbon dagoen museo honek Bizkaiko eta bere hiriburuko kultura eta itsas ondarea ezagutzeko esperientzia paregabea eskaintzen die bisitariei. Erakusketa iraunkorrez eta aldi baterako erakusketez gozatzeko aukera ederra dago bertan.

- Pozalaguako kobazuloa: Aurten 62. urteurrena ari da ospatzen Karrantzako kobazulo hau, historia handiko kobazuloa. Aurkitu ostean, mineral-erauzketa lekualdatu zuten, kobazuloko formazioei kalterik ez egiteko, eta 1976an harrobia behin betiko ixtea erabaki zuen Karrantzako Udalak. Dena den, egokitze lanak egin ostean, jendeari bisitatzeko aukera emateko ireki zuten 1991n.

- Hontza museoa: Urte batzuk itxita eman ostean, 2014an ireki zituen ateak, Mañarian. Enrike Huertak bizitza osoa eman du munduko bost kontinenteetako maskorrak eta itsas barraskiloak biltzen. Gaur egun, identifikatutako 38.000 ale daude museoan, baina bilduma egunetik egunera handitzen doa.

- BBK Karpin Fauna: Beraien inguru naturalean bizi ezin diren animalia basatientzako gunea da. Inguru pareabean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdirako eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Guztira, 55 espezietako 450 animalia baino gehiago bizi dira bertan.

Abantaila gehiago, 3 klubeko kideentzat

3 klubeko kide izateak abantailak baino ez ditu. Sarrerak doan eskuratzeaz gain, 3 klubak antolatzen dituen zozketa guztietan har dezakezu parte, eta opariak jaso: "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta, liburuak, pelikulak ikusteko sarrerak eta merchandising-a, besteak beste.

Bestalde, zure urtebetetze-egunean zoriondu egingo zaitugu. Horretarako, beranduenez, zure urtebetetze-eguna baino 20 egun lehenago zure argazki bat igo behar duzu gure webguneko ZORIONAK atalera. Horrela, dagokion asteko bideoarekin zorionduko zaitugu zure egunean.

3 klubeko kide egiteak ere saria izan dezake. Hilabete bakoitzean kide egiten direnen artean, 3 klubeko opari sorta zozkatuko baitugu. Hala ere, dagoeneko kide direnek ere zozketa horretan parte hartzeko aukera dute, kide berriak gurera ekarrita.

Beraz, badakizu! Abantailarik galdu nahi ez baduzu, egin zaitez 3 klubeko kide! Animatu, zure zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba