eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Pribatutasuna sare sozialetan

Tuentiko profila modu seguruan konfiguratzeko aholkuak

Didakneteko aditu taldeak gai honi buruzko hainbat gomendio ematen dizkie gurasoei.

  • Pribatutasuna. Argazkia: Didaknet

Dagoeneko didaknet atarian ikusgai dago Cristina Ruiz adituak sare sozialen pribatutasunari buruz idatzitako artikulua. Jarraian, hausnarketa horren laburpen bat ekarriko dugu gurera.

Europako Ekonomia Erkidegoak egindako inkesta baten arabera, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeen %77k profil bat dauka sare sozialetan, eta horietatik laurden batek edonork ikusteko moduan dauka kontua. Bestalde, galdeketa horrek nabarmendu duenez, gehienek dakite pribatutasunaren gaineko parametroak aldatzen.

Sare sozial gehienek hainbat pribatutasun maila eskaintzen dituzte. Hala, erabiltzaileak aukeratu dezake bere edukietara sartzeko aukera izatea bere lagunek soilik, bere lagunen lagunek edota sarean dagoen edonork. Cristina Ruiz profesionalaren hitzetan, Tuentik kontu bat irekitzerakoan ematen dizkigun segurtasun parametroak egokiak dira, baina, pribatutasuna gainbegiratzea komenigarria dela uste du.

Zeintzuk dira Tuentin pribatutasun parametroak aldatzeko pausoak?
1.- Ireki Tuenti eta logeatu
2.- Aukerak>Lehentasunak>

Playa de Isuntza en Lekeitio


3.- Pribatutasuna>Parametroak aldatu>Gorde

Playa de Isuntza en Lekeitio

Tuentirena adibide bat baino ez da, baina azken finean, sare sozialetan profil bat sortzen dugunean pribatutasunaren atalari denbora apur bat eskaintzen badiogu, gure edukiak babestuta egongo dira.

Didaknet interneten eta sare sozialetan adituak diren hezitzaile eta profesionalek osatutako taldea da. Guraso eta haurrei ikastaroak ematen dizkiete eskoletan, sare sozialen erabilera egokiari buruz edota kasu konkretuetan nola jokatu behar den azalduz. Aurrerantzean, Hiru3 atarian, astean behin jasoko ditugu euren esperientziak.