eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Segurtasuna sarean

Nola kudeatu dezakegu postontzi elektronikora heltzen den zaborra?

Didakneteko aditu taldeak gai honi buruzko hainbat gomendio prestatu ditu gurasoentzat.

  • Argazkia: Didaknet

Sarri askotan mezu baztergarriz betetzen zaigu posta elektronikoa jasotzeko postontziako sarrera-ontzia, baina zaila egiten zaigu mezu "garbiak" gainerakoetatik bereiztea. Gaiaren gainean gehiago jakiteko asmoz, Didaknet etxeko Txema Gonzalez adituarengana jo dugu, eta "mezu kutsatu"en gaineko testu bat prestatu digu. Segidan irakur dezakezu laburpena.

Txema Gonzalez internet eta sare sozialetan adituak spam, scam, hoax eta phishing hitzak erabiltzen ditu guk eskatu diogun hausnarketan. Zer esan nahi du hitz horietako bakoitzak? Zer egin behar dugu horietakoren batekin topo egiten dugunean? Azter ditzagun kontzeptuak banan-banan:

1) HOAX

Playa de Isuntza en Lekeitio

Goikoa bezalako mezu elektronikoei hoax deitzen zaie; horien helburu bakarra helbide elektronikoak pilatzea da, gerora spama bidaltzeko.

Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Ez birbidali, inoiz ez, horrelako mezuak. Horren ordez, esan mezua bidali dizuen horri horrelakoei jaramonik ez egiteko.

2) PHISHING

Halakoetan, telefonia konpainiak, bankuak edo dena delakoak mezu elektroniko bat bidaltzen du segurtasunean aldaketak izan direla eta zure datu pertsonalak, pasahitzak eta gainerakoak behar dituela esanez.

Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Posta-zerbitzariari jakinarazi mezua bidali dizun hori zure identitatea ordezkatzen saiatu dela. Nola?

Gmail erabiltzen baduzu:

Mezua ireki>Gehiago>Markatu phishing gisa

Phishing

Hotmail erabiltzen baduzu:

Mezua ireki>Markatu honela>Phishing iruzurra

Phishing

 

3) SCAM


Playa de Isuntza en Lekeitio

Azkenik, scam deituriko horiek iruzur hutsa dira. Mezu elektroniko batean bidaltzaile ezezagun batek sari zoragarri ba irabazi duzula esango dizu, eta, jasotzeko, zure datuak bidali behar dituzula.

Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Besterik gabe, markatu e-mail hori spam gisa.

Hausnarketa amaitzeko, Txema Garciak aholku bat ematen die gurasoei: "Hitz egin haurrekin, eta azaldu inork ez duela ezer, besterik gabe, oparitzen. Zalantzaren bat baldin badute, esan galdetzeko, eta azpimarratu ezezagunek bidalitako mezuak ez irekitzeko."