eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa!!

Garazi Mendez Sanchezek Futuroscope parkean familia osoarentzat egonaldi bat irabazi du

3 Klubeko bazkideek lehiaketa berezi batean parte hartu dute. Saria honako hau da: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin.

  • Futuroscope parkean egonaldia 3 Klubeko kideentzat

    Futuroscope parkean egonaldia 3 Klubeko kideentzat

Futuroscope Frantziako Poitiers hirian dagoen parke tematiko bat da. Bertan, esperientzia ahaztezinak eta abentura apartak biziko dituzu zure familiarekin. 40 atrakzio dituzu zain!

3 Klubeko bazkideek lehiaketa berezi batean parte hartu dute  eta irabazlea Garazi Mendez Sanchez izan da. Saria honako hau da: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin. Saria 2023ko irailaren 30era arte gozatu ahal izango da, betiere hotelean lekua izanda.

Tornado ikusgarri batean harrapatuta ikusiko duzu zeure burua 2022an munduko atrakziorik onena izendatutako Tornado ehiztariak atrakzioan. Efektu bereziak eta zuzeneko eszenak dituen 470 metro karratuko pantaila zirkular baten erdian biziko duzu esperientzia, gora, behera, eskuinera eta ezkerrera egiten duen plataforma baten gainean.

Astronauta bihurtuko zara Marte helburu atrakzioan, parkeko errusiar mendi bakarrean. Etincelle, Opalo Beltzaren madarikazioa 4Dn sortutako atrakzio berriak barruan daramazun superheroia esnatuko du.

Txikienek 3 hektarea dituen Futuropoliseko jokoekin gozatu ahal izango dute, barreak bermatuta daude bertako 21 atrakzioekin. Leonardoren makinak atrakzioan, hegan egingo dute, ontzian irrist, eta olatuak egingo dituzte itsas zaldiko-maldiko berrian. Umeek primeran pasatuko dute, eta helduek ere bai.

Eguna amaitzeko, ez dago ezer hoberik Ametsen giltza gaueko ikuskizun zoragarria baino. Egunero egiten da, eta sarreraren prezioan sartuta dago.

Guztira, 40 atrakzio, lagunekin edota senideekin ondo baino hobeto pasatzeko! Zein izango da zure gogokoena?