eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Lur Folgueira Lahidalgak opari sorta bat irabazi du 3 Klubeko kide egin delako maiatzean

EITB MEDIA

Hilero, 3 Klubeko opari sorta bat zozkatzen dugu bazkide egiten direnen artean. Aurretik bazkide egin zirenek ere zozketan parte hartzeko aukera izaten dute, klubera kide berriak ekarriz gero.

  • 3 klubeko opari sorta

    3 klubeko opari sorta

3 Klubeko opari sorta bat zozkatu dugu apirilean bazkide egin direnen artean eta 3 Klubera bazkide berriak ekarri dituztenen artean. Oraingoan, Lur Folgueira Lahidalgak irabazi du opari sorta: diskoa, estutxea eta beste hainbat gauza. Zorionak!

Halaber, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu hilero bazkide berri egiten diren eta bazkideak ekarri dituzten kideen artean. Ondorioz, ekainean zehar 3 klubeko kide eginez gero, hurrengo zozketan hartuko duzu parte.

Lehendik bazkide direnek ere zozketan parte har dezakete, klubera kide berriak ekarriz gero. Horretarako, bazkide berriaren datuak kide egin orrian sartzean, bere kide zenbakia ere sartu beharko du horretarako prestatuta dagoen atalean.

Gogoan izan kide egitea doakoa dela. Horretarako, gure webgunean daukagun formularioa bete behar duzu. Abantailak besterik ez du: leku zehatz batzuetarako sarrera bat doan jasoko duzu helduentzako sarrera bat erosita; zure urtebetetze-egunean zoriondu egingo zaitugu ETB3n eta webgunean; antolatzen ditugun zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu…

Animatu! Egin zaitez 3 Klubeko kide!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zozketak