eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Hezkuntza

Nola jokatu behar dut ziberjazarpen kasu baten aurrean?

Didakneteko aditu taldeak gai honi buruzko hainbat gomendio prestatu ditu gurasoentzat.

  • Ziberjazarpena

    Ziberjazarpena. Argazkia: Didaknet

Ziberjazarpen kasuak ugaritu egin dira Euskal Herriko ikastetxeetan, eta irakasle zein gurasoak arduratuta daude egoera horien aurrean nola jokatu ez dakitelako. Andrea Alfaro sare sozialetan eta interneten aditua da, eta idatzi bat argitaratu du Didakneteko blogean ziberjazarpen egoeretan egiten diren akatsak biltzeko. 

Iaz Eusko Jaurlaritzak ziberjazarpen kasuetan aplikatzeko protokoloa jarri zuen abian. Hala ere, inplikatuek gehienetan nahiago dute arazoa beren kontura konpondu eta, asmo txarrez egiten ez badute ere, askotan akatsak egiten dituzte.

Andrea Alfaro adituak zerrenda bat osatu du ziberjazarpen kasuetan errepikatzen diren akatsekin.

1) Ez salatzea
Biktimek askotan ez dute erasotzailea salatzen, horrek izan ditzakeen ondorioen beldur. Arestian aipaturiko protokoloak, ordea, biktimaren sufrimendua arindu dezake. Hori dela eta, garrantzitsua da biktimari eta honen familiari protokoloak arazoak konpondu ditzakeela sinestaraztea.

2) Arazoa nerabeen familien artean konpontzen saiatzea
Familiek uneoro babestuta egon behar dutela dio protokoloak, egoera larriagotu dezakeen zerbait egin ez dezaten.

3) Zuhurtzia falta
Familiek ingurukoekin barrua husteko beharra izaten dute, eta, halabeharrez, biktima eta erasotzailea betiko markatuta gelditzen dira.

Aipaturiko akats horiek direla eta, ziberjazarpen kasuetan protokoloa martxan jartzea garrantzitsua dela uste du Andrea Alfarok; arazoa konpontzen laguntzeaz gain, beste kasu batzuk aurreikusten lagundu dezakeelako.