eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Marrazki berriak

"Kaixo, Timmy" eta "Ardikirolak", ostegunetik aurrera Hiru3n

Hiru3

ETB-3n goizetan eta eguerdian izango da ikusgai. Eta eitb.com/hiru3 atarian, berriz, nahi duzuen orduan eta nahi duzuen atala ikusi ahal izango duzue.

  • Timmy Time

"Kaixo, Timmy" eta "Ardikirolak", "Shaun arditxoa" marrazki bizidunetatik ateratako bi telesail, ostegunetik aurrera egongo dira ikusgai Hiru3n. Telebistan, ETB-3n emango dira marrazki hauen atalak goizean eta eguerdian. Eta interneten, berriz, eitb.com/hiru3 webgunean egongo dira ikusgai nahi den orduan eta nahi den atala.

"Kaixo, Timmy" (Timmy Time) artaldeko ardi gazteena protagonista duen marrazkien saila da. Eskolara hasi da eta lagun pila bat egin ditu han. Etxeko txikitxoenei asko gustatuko zaizkie animaliatxo hauen abenturak.

Shaun arditxoaren artaldeko ardiek edozer gauza egiteko gai direla erakutsi dute jada, eta "Ardikirolak" (Championsheeps) sailean argiago geldituko da hori. Hainbat kiroletan aritzen ikusiko ditugu oraingoan, minutu inguru irauten duten marrazki motz hauetan.