eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Sare sozialak

14 urte baino gutxiago ditut eta Facebooken profila ireki dut!

Mark Zuckerberg aberatsaren enpresak legez kanpoko profilak legeztatu nahi ditu, eta nerabeen kontuak eta gurasoen profilak lotzeko asmoa du horretarako.

  • Haurrak Facebooken.

    Argazkia: Didaknet

14 urtetik beherako neska-mutil askok adina ezkutatzen dute Facebook sare sozialean profil bat irekitzeko. Gogoan izan Datuen Babeserako Legeak gurasoen edo tutore legalaren baimenik izan ezean 14 urtez azpiko haurren datuak gordetzea eragozten duela. Hori dela eta, sare sozialek sarrera debekatzen diete 14 urte bete ez dituztenei. Hala ere, legez kanpoko milaka kontu daude aipaturiko sare sozialean.

Mark Zuckerberg aberatsaren enpresak legez kanpoko profil horiek legeztatu nahi ditu, eta nerabeen kontuak eta gurasoen profilak lotzeko asmoa du horretarako. Hala, gurasoak haurraren lagun eskaerak kudeatu eta haurrak aplikazioetara sarbidea izatea eragotzi ahal izango du.

Clara Fraile sare sozialetan aditua da, eta, aste honetan, galdera honi erantzun nahi izan dio Didaknet blogean: Facebook gune egokia al da nagusiek eta nerabeek informazioa elkarbanatzeko?

Didaknet etxeko aditua beldurtuta dago 14 urtez azpiko haurrak Facebooken egoteak izan ditzakeen ondorioekin. Izan ere, ziberjazarpena jasateko eta, aldi berean, alkoholaren eta drogaren gaineko informazio desegokia jasotzeko arriskua izan dezakete. Are gehiago, Clara Frailek uste du sare sozialak gizartearekin harremanetan jartzeko tresnak direla eta, beraz, gurasoen lana dela nerabeak kalean zein mundu birtualean egiten dituen lagunak egokiak diren ala ez kontrolatzea.

Amaitzeko, Clara Fraileren ustez garrantzitsua da gai honetan bi ideia hauek kontuan izatea:
1) Guraso eta seme-alaben artean konfiantza izatea.
2) Gurasoek sare sozialak erabiltzen jakitea, haurrei horiek dituzten arriskuen berri emateko.