eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako argazkiak

Bidali zure oporretako argazkia eta telebistan agertuko zara!

Hiru3

Hiru3ko kidea baldin bazara, bidali iezaguzu uda honetan atera duzun zure argazkia. ETB-3n eta eitb.com/hiru3 atarian jarriko ditugu! Gainera, Eroski Bidaiak emandako hainbat sari zozkatuko ditugu!

00:28
Oporretako argazkiak: Laida eta Uxue

Hiru3 komunitateak telebistan agertzeko aukera eman nahi die bertako kide direnei. Hori dela eta, bazkide baldin bazara, zure oporretako argazkia bidali dezakezu. Alde batetik, ETB-3n eta eitb.com/hiru3 atarian agertuko dira argazki horiek. Eta bestetik, Eroski Bidaiak bidaia-agentziak emandako sarietako bat eskuratu ahal izango duzu.

Ekimen honetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da Hiru3 komunitateko (lehen Betizu Kluba zena) partaidea izatea. Udan ateratako argazkiak Hiru3 komunitatera bidali behar dira, eta handik egun gutxira egongo dira ikusgai.

Nola hartu parte

Argazkia hiru3@eitb.com helbidera bidali behar da. Horrekin batera, ekimenean parte hartzen duen haurraren izen-abizenak eta Hiru3ko kide-zenbakia, eta argazkian agertzen diren umeen izenak jarri behar dira.

Jarraian, Hiru3 komunitateak e-posta bat bidaliko die gurasoei, argazki horiek argitaratzeko baimena eskatuz. Eta beharrezkoa izango da Hiru3-ren mezu horri erantzutea; izan ere, gurasoen baimena bidaltzen diguten haurren argazkiak soilik argitaratuko dira. Argazkian agertzen diren haur guztien baimenak bidali behar dira.

Epeak eta sariak

Uztailaren 26tik irailaren 30era arteko epea jarri da argazkiak bidaltzeko. Bitarte horretan argazkiak bidaltzen dituzten Hiru3ko haur guztien artean, Eroski Bidaiak emandako hainbat opari zozkatuko dira:

- Quijas posadan (Kantabria) asteburua. Sarian ostatua eta gosaria sartzen dira eta 2012ko behe denboraldian gozatu beharrekoa da.

- Kanariar Uharteetarako hegazkin-txartelek osatutako bi sari. Hegazkina Bilboko aireportuan hartu beharko da 2012ko urrian.

Sari edota sorpresa gehiago ere egon daitezke ekimenean parte hartzen duten haurrentzat.

Hiru3ko kide egiteko

Ekimen honetan Hiru3ko kideak diren haurrek soilik hartu ahal izango dute parte; hain zuzen ere, komunitateko kide izateagatik dituzten abantailetako bat da hau. Kide egiteko honako pauso hauek jarraitu behar dira:

1 – Hiru3ko kide egiteko dokumentua ireki.

2 – Datuak bete. Derrigorrezkoa da honako datu hauek betetzea: Haurraren izena, abizenak eta jaiotze-data; eta gurasoetako baten izen-abizenak, IFZ edo NAN zenbakia eta sinadura.

3 – Dokumentua hiru3@eitb.com helbidera edo honako helbide honetara bidali:
Hiru3 komunitatea – EITB
Miramon pasealekua 172
20014 Donostia