3kluba
Irabazleak
Jare Larreak eta Sua Tarantinok Futuroscope parkea bisitatuko dute 3 klubari esker
EITB Media
3 Klubeko 4000 bazkideek hartu dute parte lehiaketa berezi honetan. Irabazle bakoitzari Futuroscope ezagutzeko 4 sarrera egokitu zaizkio.
-
Lortu sarrerak Futuroscope parkeaz gozatzeko
Futuroscope Frantziako Poitiers hirian dagoen parke tematiko bat da. Bertan, esperientzia ahaztezinak eta abentura apartak biziko dituzu zure familiarekin. 40 atrakzio dituzu zain!
3 Klubeko bazkide diren Jare Larrea Amezuak eta Sua Tarantino Juanicorenak irabazi dute zozketa eta bakoitzari 4 sarrera egokituko zaizkio. Sariak 2024ko urtarrilaren 7ra arte egongo dira erabilgarri. Lehiaketa arrakastatsu honetan 3 klubeko 4000 lagunek hartu dute parte.
Tornado ikusgarri batean harrapatuta ikusiko duzu zeure burua 2022an munduko atrakziorik onena izendatutako "Tornado-ehiztariak" atrakzioan. Efektu bereziak eta zuzeneko eszenak dituen 470 metro karratuko pantaila zirkular baten erdian biziko duzu esperientzia, gora, behera, eskuinera eta ezkerrera egiten duen plataforma baten gainean.
Astronauta bihurtuko zara "Marte helburu" atrakzioan, parkeko errusiar mendi bakarrean. "Etincelle, Opalo Beltzaren madarikazioa" 4 dimentsioko atrakzio berriak barruan daramazun superheroia esnatuko du.
Txikienek 3 hektarea hartzen dituzten jokoak dituzte Futuropolisen gozatzeko, eta barreak bermatuta daude bertako 21 atrakzioekin. "Leonardoren makinak" atrakzioan, hegan egingo dute, ontzian irrist, eta olatuak egingo dituzte itsas zaldiko-maldiko berrian. Umeek primeran pasatuko dute, eta helduek ere bai.
Eguna amaitzeko, ez dago ezer hoberik "Ametsen giltza" gaueko ikuskizun zoragarria baino. Egunero egiten da, eta sarreraren prezioan sartuta dago.
Guztira, 40 atrakzio, lagunekin edota senideekin ondo baino hobeto pasatzeko! Zein izango da zure gogokoena?