eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3 KLUBEKO KIDEENTZAT

Parte hartu 3 klubaren inauterietako argazki lehiaketan!

EITB MEDIA

3 klubeko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo inauterietako zure argazkia, eta 3 klubeko opari-sorta irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Ane eta Mikel neba-arrebek, 2023ko inauterietako argazki lehiaketaren irabazleak

    Ane eta Mikel neba-arrebek, 2023ko inauterietako argazki lehiaketaren irabazleak

Inauteriak ate-joka ditugu! Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen ugari ditugu mozorrotzeko garaia izendatzeko.

Egun batez, beste norbait bilakatzeko aukera izaten dugu; besteak beste, marrazki bizidunetako pertsonaia, pailazo, sagu, cowboy, mediku, izurde, printzesa edo pirata izan zaitezke urteko sasoi honetan. Aurten ere, dotore mozorrotuko zarete, seguru, eta 3 klubean zuen mozorroak ikusteko irrikan gaude!

Nola mozorrotu zareten jakin nahi dugunez, aurten ere, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Horretarako, mozorrotuta agertzen zaren argazki bat igo behar duzu 3 klubaren atariko Argazkiak orrira. Inauterietako argazkiak igotzeko aukera izango duzue bertan, otsailaren 20ra arte. Kontuan izan gehienez ere 5 argazki igo daitezkeela.

Jasotzen ditugun argazkiak webgunean egongo dira ikusgai, eta 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu lehiaketa honetan parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara, egon lasai, oso erraza da-eta! Kide egin orrian sartu, eta bertan eskatzen zaizkizun datuak eman besterik ez duzu egin behar.

Animatu eta parte hartu! Zuen argazkien zain gaude!