eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrekin festetan

Zer egin haurrekin Bilboko Aste Nagusian?

Erredakzioa

Puzgarriak eta tailerrak Txikigunean, barrakak eta Gran Circo Mundial Etxebarria parkean, erraldoi eta buruhandiak edota haurrentzako kale antzerkia daude aurtengo eskaintzen artean.

01:59
Txikienek badaukate non aukeratu Bilbon

Etxeko txikienekin egiteko aukera pila ematen ditu egunotan Bilboko Aste Nagusiko egitarauak. Txikigunean puzgarriak eta tailerrak aurkituko dituzte, Etxebarria parkean barrakak eta Gran Circo Mundial; eta horrez gainera, erraldoi eta buruhandiak eta kale antzerkia ere eskaintzen ditu egitarau ofizialak.

Txikiguneak aldaketa izan du aurten: Doña Casilda Iturrizar parkean jarri dute. Han daude Gargantua, puzgarriak eta mota guztietako tailerrak etxeko txikienen gozamenerako. Bonsaiak sortzen eta zaintzen, zientziako esperimentuak egiten, globoflexia, sukaldaritza eta abar landuko dituzte tailer horietan.

Arratsaldean, berriz, barraketara joan gaitezke, 17:00etan zabaltzen baitituzte Etxebarria parkean jarritako 72 atrakzioak. Irailaren 4a arte egongo dira bertan. Aurten Aste Nagusian zehar honako prezio hauek izango dituzte: 3 euro helduentzat eta 2,5 euro txikientzat. Aste Nagusia pasatakoan, apur bat merkeago ibili ahal izango da.

Eta barraken ondoan, Etxebarria parkean bertan, dago Gran Circo Mundial. Irailaren 4a arte egongo da Bilbon hau ere, eta bengalako tigreak, elefanteak, magia eta akrobazia miragarriak ikusteko aukera aparta da. Sarrerak 8 eurotan daude haurrentzako eta 10 eurotan helduentzako.

Bi gune horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da haurrak dituztenentzako, baina ez dira eurentzako moduko ekimen bakarrak. Egitarau ofizialean egiteko edo ikusteko beste hainbat aukera aurkitu daitezke. Esate baterako, egunero, goizeko 11etan, erraldoi, buruhandi eta txistularien kalejira hasten da. Eta arratsaldean, 19:30ean, haurrentzako kale antzerkia egon ohi da Gas plazan.