eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako argazkiak

Eroski Bidaiaken opariak, argazkiak bidaltzen dituzuenon artean

Hiru3

Bost opari zozkatuko ditugu. Sari nagusia lau lagunentzako asteburua Kantabriako Venta de Quijas nekazal etxean izango da.

  • Venta de Quijas

    Venta de Quijas

Eroski Bidaiak etxeak emandako sariak zozkatuko ditugu Oporretako Argazkiak ekimenean parte hartu eta zuen argazkiak bidaltzen dizkiguzuen Hiru3ko kideen artean. Sari nagusiak Kantabrian asteburua pasatzeko aukera emango du. Hain zuzen ere, Kantabriako Venta de Quijas posadan lau lagunentzako asteburua izango da. Horrez gainera, Kanariar Uharteetarako bina hegazkin-txartel dituen lau opari sorta banatuko dira.

Oporretako argazkiak Hiru3 komunitatera bidali eta hauek publikatzeko baimena ematen duten haur guztien artean hainbat zozketa egingo dira. Zozketan lehendabizi irteten den kideak Kantabriako Venta de Quijasen lau lagunentzako asteburua irabaziko du. Bi gau eta gosaria sartzen dira opari honetan eta urtarrilaren 31 baino lehenago erabili beharko da.

Horrez gainera, beste lau kideren izenak ere aterako dira. Horietako bakoitzari Kanariar Uharteetara joateko bina hegazkin-txartel egokituko zaizkio. Joan-etorriko hegazkin txartelak izango dira, eta Bilboko aireportutik irtetekoak.

Ekimen honetan parte hartzeko, argazkia hiru3@eitb.com helbidera bidali behar da. Horrekin batera, ekimenean parte hartzen duen haurraren izen-abizenak eta Hiru3ko kide-zenbakia, eta argazkian agertzen diren umeen izenak jarri behar dira.

Jarraian, Hiru3 komunitateak e-posta bat bidaliko die gurasoei, argazki horiek argitaratzeko baimena eskatuz. Eta beharrezkoa izango da Hiru3-ren mezu horri erantzutea; izan ere, gurasoen baimena bidaltzen diguten haurren argazkiak soilik argitaratuko dira. Argazkian agertzen diren haur guztien baimenak bidali behar dira.

Argazkiak bidaltzeko epea irailaren 30ean amaituko da.