eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Didakneten aholkuak

Emotikonoak erabiltzeko gomendatzen digu gurasooi didaknetek

Hiru3

Sare sozialetan eta mugikorretan gero eta iruditxo gehiago erabiltzen dituzte gure haurrek emozioak adierazteko. Eta gurasooi ez datorkigu gaizki zer diren eta nola erabili jakitea.

  • emotikonoa

    Emotikonoa

Gure seme-alabek bidaltzen dituzten mezuak emotikonoz beteta daude. Emozioak adierazteko, gero eta hitz gutxiago eta iruditxo gehiago erabiltzen dituzte, eta gurasoontzat garrantzitsua da horiek zer diren eta nola erabili behar diren jakitea. Hori gomendatzen digu didaknet aditu etxeko Txema Gonzalezek bere azken idatzian.

Didaknetek dioen bezala, pertsona batekin aurrez aurre ari garenean, argi ikusten dugu adarra jotzen ari ote den, serio ote dagoen... zer sentitzen duen, alegia. Idatzizko testuetan, aldiz, gaizki-ulertzeak maiz gertatzen dira. Gauza bat esan nahi genuela eta kontrakoa ulertu dela, eta abar.

Horrelako gauzak gertatu ez daitezen lagungarri dira emotikonoak; eta Messengerren, WhatsAppen, Tuentin edota Facebooken gero eta ohikoagoak dira. Gure seme-alabek etengabe erabiltzen dituzte. Egia esan, sarritan hitzak baino gehiago erabiltzen dituzte.

Hori dela eta, didakneten iritziz, gurasooi ere ongi datorkigu zer diren eta nola erabili behar diren ikastea. Ordenagailuan idazterakoan, teklatuko zeinuekin egin ditzakegu. Ohikoena eta errazena irrifarrea da. Bi puntuak, gidoia eta parentesia istekoa erabilita egingo dugu :-). Eta beste pila bat daude: barrea :-D, keinua ;-), tristura :-(, harridura :-O, txantxa :-P...

Mugikorreko aplikazioetan eta sare sozial batzuetan, aldiz, aurpegitxo horietako bat azalduko zaigu idazterakoan. Hori klik eginda, momentu bakoitzean egokiena iruditzen zaiguna aukeratu ahal izango dugu.