eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Didakneten aholkuak

Nire haurrak iraindu egin du internet bidez. Zer egin behar dut?

Hiru3

Gure seme edo alabak sare sozialen bidez beste norbait iraindu duela ohartzen garen kasuetan, kontu handiarekin ibiltzeko gomendatzen digu didaknet aditu etxeak, eta errugabea izan daitekeela gogoratu

  • Errugabetasuna

    Errugabetasuna

Gure haurrak, seme edo alabak, internet bidez beste norbait iraindu duela uste dugu: Tuentin edo beste sare sozial batean dagoen argazki batean, irain ugari agertzen dira gure bere profilarekin idatzita. Zer egin kasu horretan?

Automatikoki irainak jarri dituena bera izan dela pentsatuko du guraso askok. Baina hori akats larria izan daitekeela gogorarazi nahi digu Juana de Julian psikopedagogoak didakneten blogean (jatorrizkoa gaztelaniaz). Kasu hauetan, errugabe denaren ustea mantentzea gomendatzen digu, batik bat, berak ekintza hori ukatzen badu. Izan ere, gertatu ohi da beste norbaitek bere profila erabiltzea horrelakoak egiteko.

Irainak berak idatzitakoak direla argi baldin badago, onartu egin duelako edo frogatu ahal izan delako, berarekin hitz egin eta bere iritzia eskatzea gomendatzen du Juana de Julianek; horretarako egoeraren larria ulertzen lagunduko dioten adibideak jarriz. Adibidez, argazki horretan bere gurasoak, anai-arrebak edo bera azalduko balira eta horrelako irainak jasoko balitu, nola sentituko litzatekeen galdetu beharko zaio. Eta ondoren, dagokion erantzuna edo zigorra eman beharko zaio.

Baina irainak jarri dituena bera izan ez bada, eta gurasoek sinetsi ez badiote, guraso eta nerabeen arteko harremanari kalteak sortu diezazkiokegula gogorarazi nahi du didaknet etxeko psikopedagogoak,  gurasoenganako konfiantza eta bere buruarenganakoa galtzeko arriskua izan dezakeelako.