eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Lotarako gomendioak

Erabili itzazu matematikak haurrak lotaratzeko

Erredakzioa

Raul Ibañez matematikariak Radio Euskadiko "Graffiti" saioan kontatu duenez, lotaratu aurretik matematikako ariketa bat egitea, onuragarria da haurrentzako.

  • Matematikak

    Matematika ariketak

Raul Ibáñez matematikaria, haurrak lotaratzeko metodo berritzaile bati buruz aritu da Radio Euskadiko "Graffiti" saioan: lotara joan aurretik matematikako ariketa bat egitea gomendatzen du.

Laura Overdeck izeneko estatubatuar bat dago metodología honen jatorrian. Txikitatik, matematikako hariketa bat jartzen bere hiru seme-alabei lotaratu aurretik. Egunak joan eta egunak etorri, haurrak erabat ohitu ziren ariketa bat egitera eta modu naturalean hartzen zituzten matematikak.

Ingurukoei ohitura hau interesatzen hasi zitzaien eta poliki poliki zabaltzen joan da. Azkenean blog bat (http://bedtimemathproblem.org/) eta interneteko mugimendu bat izatera iritsi da.

Entzun Raul Ibañezen tarte osoa "Graffiti" saioan, albisteari erantsitako audioan (jatorrizkoa, gaztelaniaz).