eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2012/09/07

18:59

3kluba

Didakneten aholkuak

Zer egin grooming edota sexting kasuak ekiditeko?

Hiru3

Didaknet etxeak internet bidez egiten diren sexu-jazarpenak ekiditeko neurriak azaltzen dizkigu oraingoan.

  • Grooming, Sexting

    Grooming, Sexting

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sexting eta grooming kasuei buruz aritu da Didaknet etxeko Clara Fraile hezitzailea aste honetako bere idatzian. Internet bidez egiten diren sexu-jazarpenak ekiditeko gurasook hartu beharreko neurriak azaldu dizkigu.

Heldu bat, sexu-jazarpena egiteko asmoz, beste norbait (normalean adin txikiko bat) seduzitzen saiatzen denean erabiltzen da grooming hitza. Sarritan prozesu hau internet bidez gertatzen da, eta helduak gaztetxotzat aurkezten du bere burua sarean. Ondoren, nerabeak liluratzen saiatzen da, sexu-jarrera konprometituan agertzen diren irudi edo bideoak eskuratu arte. Eta azkenik, xantaia egiten die eurekin hitzordu bat lortu eta sexu erasoa egiteko asmoz.

Gaur egun, gazte batzuen artean zabalduta dagoen sexting-a erabili dezake: eduki erotiko edo pornografikoa duten irudiak hedabide digitalen bidez zabaltzeari esaten zaio horrela. Ez dira jabetzen norberaren argazkiak zabaltzeak ondorio txarrak ekarri ditzakeela.

Mota honetako materiala oso azkar zabaltzen da gaur egun sarearen bidez. Baina internetek ere badu bere alde positiboa: mugimendu bakoitza erregistratuta gelditzen dela eta errazagoa dela gaizkileak harrapatzea.

Zer egin dezakegu gurasook horrelako kasuak ekiditeko? Garrantzitsuena haurrak eta nerabeak kontzientziatzea da. Interneten seguru ibiltzeak eta klik bakoitzak daukan garrantziaz ohartarazi behar ditugu. Ezagutzen ez dituzten pertsonak ez dituztela laguntzat hartu behar gogorarazi behar diegu eta irudiak zabaltzeak dakartzan ondorioei buruz hitz egin behar diegu; izan ere, internetera igo edota hirugarren batzuei bidaltzen badizkiegu, irudi horien gaineko kontrola galdu baitezakegu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: