eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zer egin internetekiko mendekotasuna ekiditeko?

Hiru3

Didakneteko adituen hitzetan, gero eta ohikoagoak dira mendekotasun mota honekin lotutako gaitzak gazteen artean, eta norberaren burua meneratzen eta arduraz jokatzen erakustea gomendatzen du.

  • Internetekiko mendekotasuna

    Internetekiko mendekotasuna

Internetekiko mendekotasuna ekiditeko hartu beharreko neurriei buruz aritu da aste honetan didaknet etxeko Cristina Fraile hezitzailea euren blogean. Bere hitzetan gero eta ohikoagoak dira mendekotasun mota honi lotutako gaitzak haur eta gaztetxoen artean eta norbere burua meneratzea eta arduraz jokatzen erakustea beharrezko direla irizten dio.

Cristina Frailek dionez sare sozialetan aritzeak, mugikorren erabilerak eta wahtsApp bezalako aplikazioak gehiegi erabiltzeak eragindako hainbat gaitz gero eta ohikoagoak dira sikologo eta hezitzaileen kontsultetan. FOMO (Fear Of Missing Out), hau da, kanpoan gelditzearen beldurra, interneten momentu jakin batean ez egotearen ondorioz informazioa galtzearen beldurra edota Facebookeko depresioa deiturikoa bezalako gaitzak azaltzen hasi dira.

Mota honetako gaitzak ekiditeko, Cristina Fraileren hitzetan, gure seme-alabei "norbere burua meneratzen eta arduraz jokatzen erakustea" beharrezkoa dugu gurasook. Interneten zenbat denboraz ibili behar duten eta zer kontatu behar duten argi izateak asko laguntzen die.

Horrez gainera, argi izan behar dugu mugikorrek eta internetek ez dituztela inoiz ordezkatu behar etxetik kanporako bizitza eta lagunekin fisikoki elkartzea.