eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako argazkiak

Igandea da oporretako argazkiak bidaltzeko azken eguna

Hiru3

Hurrengo ostegunean, urriaren 4an, jakingo dugu parte hartu duzuen guztion artean nork irabazi dituen Eroski Bidaiak etxeak emandako opariak.

  • Oporretako argazkiak

    Oporretako argazkiak

Datorren igande hau, irailaren 30a, izango da oporretako argazkiak bidaltzeko azken eguna Hiru3 komunitateak antolatu duen ekimen berezira. Eroski Bidaiak etxeak emandako opariak, aldiz, hurrengo ostegunean, urriaren 4an, zozkatuko ditugu.

Hiru3 komunitateak telebistan irteteko aukera eman nahi izan zien bertako bazkide diren haurrei eta oporretan atera dituzten argazkiak jasotzeko deialdia egin zuen. Argazki horiek guztiak, gurasoen baimena jaso ondoren, eitb.com/hiru3 webgunean eskegi dira eta ETB-3n ateratzen ari dira. Argazkiak jasotzeko epea amaitu ondoren ere, argazki horiek ETB-3n azaltzen jarraituko dute hainbat egunetan.

Eta horrez gainera, Eroski Bidaiak etxeak ere parte hartu du ekimen honetan eta bost opari banatuko ditugu bertan parte hartu duten haurren artean. Lehendabizi, Kantabriako Venta de Quijas etxean lau lagunentzako asteburua zozkatuko dugu. Eta jarraian Kanariar Uharteetara joateko bina hegazkin-txartel dituzten lau opari zozkatuko ditugu. Beraz, parte hartu duten haurretatik bostek saria eskuratuko dute.

Zozketa horiek igandea bitartean jasotako argazki guztiak webgunera igo ondoren egingo dugu, urriaren 4ean. Irabazleen izenak eitb.com/hiru3 atarian jakinaraziko ditugu eta, ondoren, Hiru3 komunitatea jarriko da harremanetan irabazle irten diren lagunekin.