eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Denboraldi berria

'Sorgintxulo', astelehenetik aurrera, ETB1en

07:00etatik 09:00etara, haurrak izango dira ETB1eko protagonista.

  • Zuri sorgina, Tor Magoa eta Gorritxo galtzagorria FesTValen izan dira. Argazkia: EiTB

    Zuri sorgina, Tor Magoa eta Gorritxo galtzagorria FesTValen izan dira. Argazkia: EiTB

'Sorgintxulo' haurrentzako saioak astelehen goizean hasi du denboraldi berria ETB1en. Astelehenetik ostiralera, goizeko lehen orduak (07:00 - 09:00) etxeko txikienei zuzendutakoak izango dira ETB1en.

Bestalde, aurreko astean, haurrek 'Sorgintxulo' saioaren aurkezleak ezagutzeko aukera izan zuten Gasteizko FesTValen. Zuri sorginak, Tor Magoak eta Gorritxo galtzagorriak ikuskizun paregabea eskaini zuten Principal Antzokian. Umorea eta magia uztartu zuen ekitaldia izan zen. 'Sorgintxulo' saioaren eta 'Blackie and Company' marrazki bizidunetako telesailaren emanaldiak osatu zuten ekitaldia. Haur ugari gerturatu da bertara.

Hiru pertsonaia dira saioaren gidariak, zein baino zein xelebreagoa: Zuri sorgina alaia, zuzena eta gozoa da; Tor Magoa apur bat baldarra da, baina denetarik daki; eta Gorritxo galtzagorri jostalari eta bihurriak etxeko txikienak bereganatuko ditu. Zuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko abeslariak eta ETB1eko 'Kantugiro' saioaren aurkezleak gorpuztuko du Zuri, eta Aitor Bilbaok, Tor Mago ezagunak, bere trikimailu eta magia guztia erakutsiko du.

Denboraldi berriak, gainera, magia ikuskizun gehiago eskainiko ditu, zientzia barra-barra izango du, bitxikeriaz gainezka dagoen Gorritxoren liburu ñimiñoa eskainiko du, eta trikimailuak, liburuen unibertsoa eta ekonomia gaiak ere jorratuko ditu, betiere, ikuspuntu oso dibertigarri batetik abiatuz. Astelehenean, marrazki bizidunen eskaintza zabalarekin hasiko du ikasturtea, besteak beste: 'Doraemon', 'Raa Raa Lehoi Orrolaria', 'Blackie and Company', 'Aita-amabitxi magikoak' eta '3,2,1, pinguinoak'. 'Sorgintxulo'k, beti bezala, hiru zutabe sendotan oinarrituta eskainiko ditu eduki dibertigarri ezberdinak: berdintasuna, hezkuntza eta dibertsioa.

Goizero, 07:00etatik aurrera, ETB1en izango da ikusgai, eta, ondoren, ETB3n emango da berriro.