Parte hartzeko azken eguna:2023/06/15
3 Klubeko kideek sari potolo hau irabazi dezakete: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin.
3 Klubeko bazkideek lehiaketa berezi honetan parte hartzeko izena ematea baino ez dute egin behar.
Saria honako hau da: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin. Saria 2023ko irailaren 30era arte gozatu ahal izango da, betiere hotelean lekua izanda.
Futuroscope parkean izugarrizko abenturak biziko dituzue: Tornado ikusgarri batean harrapatuta ikusiko duzue zuon burua, astronauta bihurtuko zarete Marte helburu atrakzioan, Opalo Beltzaren madarikazioa 4Dn sortutako atrakzio berriak barruan daramazuen superheroia esnatuko du eta txikienek 3 hektarea dituen Futuropoliseko jokoekin gozatu ahal izango dute.
Eguna amaitzeko, ez dago ezer hoberik Ametsen giltza gaueko ikuskizun zoragarria baino. Egunero egiten da, eta sarreraren prezioan sartuta dago.
Ez galdu aukera zoragarri hau!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.