Parte hartzeko azken eguna:2023/06/15

Garazi Mendez Sanchezek irabazi du egonaldia Futuroscope parkean

Garazi Mendez Sanchezek irabazi du egonaldia Futuroscope parkean

Honako sari potoloa zozkatu dugu 3 klubeko kideen artean: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin.

Garazi Mendez Sanchezek irabazi du izena eman duten 3 Klubeko bazkideen artean egindako zozketa.

Saria honako hau da: hoteleko gau bat Futuroscope hotelean, 2 heldu eta 5 eta 12 urte arteko bi umerentzat gosariarekin, parkea bisitatzeko bi egunetarako sarrerekin. Saria 2023ko irailaren 30era arte gozatu ahal izango da, betiere hotelean lekua izanda.

Futuroscope parkean izugarrizko abenturak biziko dituzue: Tornado ikusgarri batean harrapatuta ikusiko duzue zuon burua, astronauta bihurtuko zarete Marte helburu atrakzioan, Opalo Beltzaren madarikazioa 4Dn sortutako atrakzio berriak barruan daramazuen superheroia esnatuko du eta txikienek 3 hektarea dituen Futuropoliseko jokoekin gozatu ahal izango dute.

Eguna amaitzeko, ez dago ezer hoberik Ametsen giltza gaueko ikuskizun zoragarria baino. Egunero egiten da, eta sarreraren prezioan sartuta dago.

Zorionak Garazi!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Garazi Mendez Sanchez
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!