Parte hartzeko azken eguna:2014/12/07

'Stand by Me Doraemon' pelikula ikusteko sarrerak zozkatu ditugu!

'Stand by Me Doraemon' pelikula ikusteko sarrerak zozkatu ditugu!

Hona hemen Irabazleen zerrenda. Abenduaren 13an, 12:00etan (EiTB Bilbao).

Gabonetan, abenduaren 19tik aurrera, 'Stand by Me Doraemon' pelikula berria izango da ikusgai Euskadiko zinema-aretoetan. Hiru3 komunitateko kide bazara, egun batzuk lehenago, hilaren 13an, Doraemon katu kosmikoaren eta Nobitaren abentura zirraragarriez gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Izan ere, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak filmaren aurrestreinaldia hartuko du, eta 300 sarrera ditugu zuen artean banatzeko! Filma euskara hutsean eskainiko dugu.

Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 28tik abenduaren 7ra bitartean egongo da irekita. Irabazle bakoitzak lau sarrera jasoko ditu, eta derrigorrezkoa izango da zuekin heldu bat etortzea. Jakina, etortzen zaretenontzat sorpresa bereziak prestatu ditugu, eta ez duzue aspertzeko betarik izango.

Eta gogoratu, oraindik Hiru3ko kide ez bazara, bete eta bidal iezaguzu inprimaki hau. Erraza baino errazagoa da!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Ikusi irabazleen zerrenda goiko estekaren bidez
  • Ikusi irabazleen zerrenda goiko estekaren bidez
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!