Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajea Euskadi Irratia

Energia nuklearra: bai edo ez?

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Krisialdi ekonomikoak Energia Nuklearraren aldeko apostua mahai gainean jarri du berriro.

Azken&' || 'nbsp; hogeitahamar urtetan ez bezala AEBko presidente batek, Barak Obamak, diru publikotik zortzi mila miloi dolar agindu ditu aro berriko zentral Nuklear bat eraikitzeko.

TMI-n, Three Miles Island-eko Zentralak istripua izan zuenetik, moratoriak izan dira ez ordea Zentral berriak egiteko proposamenik , ez presidente Demokraten , ez Errepublikarren ahotan ere .Alberto Frias, LURRA talde ekologistako abokatuaren esanetan interes ekonomiko zehatzak daude erabaki horren atzean, "ekonomiari jarri nahi dizkioten ''tiritak'' dira enpresa energetiko handienen interes pribatuak ezkutatzeko"

Friasek Chernobil-go istripu nukleararren ondorioak gogorazi dizkigu , eta oro har zentral Nuklearrek bere baitan duten arriskua .

Igor Peñalva; EHUko Energia Nuklearra eta jariakinen Mekanika saileko irakasleak gauzak beste modu batera ikusten ditu. Gaur gaurkoz Energia Nuklearra kontrolpean dago ondo kudeatzen bada "ia larehun eta berrogeita hamar zentral nuklear aldi berean ari dira lanean munduan eta ez da ezer pasatzen".

Fusio nuklearraren ikerketa

Peñalvak, Fusio Nuklearraren ikerketa bultzatzeko inbertsio publiko gehiago egingo luke bere esku balego , baina "optimista da, Frantzian , Cadarachen ITER proiektuan epe laburrean lortu daitezken emaitzekin". Momentuz , fisio nuklearraren bidez sortzen diren hondakinak arriskutsuak dira eta nola ezabatu aztertzen den bitartean", lurrazpiko biltegietan , modu seguruan gorde beharko dira". Alde ona, espazio gutxi betatzen dutela da "futbol zelai baten azaleran gorde litezke hirurogehi urtean sortu diren hondakin toxiko guztiak".

Alberto Friasek , zentral nuklear bakoitza , "hilerri nuklear gisara ikusten du eta Estatu Espainiarrean , hondakin nuklearren ATC biltegia egiteko azaldu diren hautagaiak eskualde pobreenetan kokatuta daudela ikusteak , ekonomíaren baldintza , segurtasunaren aurretik jarri dutela beste behin esaten dio baina "gaurko ogia, biharko gosea" izango dela pentsatzen du, zentral nuklearren inguruetan bezala ezer ereitea ezinezko izango delako ATC biltegiaren inguruetan ere .

Zentral Nuklearren heriotza, planetaren bizia

Ekologistek, heriotza Zentral Nuklearrekin lotzeko duten joerarekin ez dator bat Peñalva irakaslea eta Greenpeace-ren sortzaileetako batek, James Moore-k, azkenaldian energia nuklear berriaren alde hitz egin duela gogorazi digu. Aldaketa klimatikoari, energia berriztagarriak eta energia nuklearraren bidetik aurre egingo zaiola. Alberto Friasek aldiz, "Energia nuklearraren garaia pasa dela" dio eta "deszentralizazioak eta produkzio txikiak direla soluzioa etorkizunera begira" planetari laguntzeko" gutxi batzuren interesak bakarrik aintzat hartu nahi ez badira behintzat.

Entzun hemen Ainhoa Etxebestek eginiko erreportaje osoa!