Erreportajeak
Erreportajeak Euskadi Irratian
Ahalmen handiko haurrak
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Ikerketen arabera, haurren ehuneko 4ª edo 5ª ahalmen handiko pertsona da. Kasu baikorrenek tasa ehuneko 10ean ere kokatzen dute.
"Horrek esan nahi du eskola eta ia gela guztietan daudela honelakohaurrak" ohartarazi digu Jabierrek. Bere 10 urteko alabak diagnostikohori dauka eta ahalmen horiek ahal bezain beste garatzeko beharraikusten du. Diagnostikoa egiteko prozedura eta adituen laguntza izanzuen, eta bide hori urratzeko aholkua ematen die antzerako kasuan egonlitezkeen gurasoei.
Itziar
Itziarrek "giro egokirik ez zuen aurkitzen eskolan ,triste zegoen"
Lagunarterikez zuen topatzen bere mailakideen artean eta ikasketa emaitzak ez zirenegokienak izaten. Gurasoek, ikastetxean azaldu zuten kezka, baina ezzuten arazoa bideratzen jakin. Kanpoko adituen test bidezko ikerketaketa disgnostikoak azaleratu zuen arazoaren iturburua eta jarraitubeharreko bidea.
La Salle- San Luis eta zabaltze gelak
Ahalmenhandiko haurrek, "ikasteko gosea dute; asetu beharreko gosea" JoseManuel Crespo Donostiako La Salle-San Luis ikastetxeko zuzendaria da.Ikastetxe honek eskarmentua du ahalmen handiko haurrekin lan egiten.Askotan izaten duten eskola-porrota, hezkuntza sistemak duten ahalmenhori garatzen laguntzen ez duelako gertatzen dela ikusten zuten etaikasteko gose hori ase dezaten "zabaltze gelak" izeneko esperientziariekin zioten . Astean behineko eskolak dira" haurrek aztertu nahidituzten gaiak aurkezten dituzte eta irakasleen bideratzen dituzteprozesura eta metodologian" zehaztu digu Crespok . Oso pozik daudelortzen ari diren emaitzekin, «haurrek motibazio handia lortzen dute »eta gidatzen dituzten irakasleentzat ere erakargarria ari da izatenirakasteko metodología osoa alda arazi dielako . Haurrek lantzendituzten gaiak gainera , gero eskolako beste haurrei aurkeztendizkiete, ikasi dutena beste batzuei irakatsiz.
Hezkuntza legea
Egunindarrean dagoen hezkuntza legeak , hezkuntza anitza , dibersifikatuabermatu behar du . Edozein arrazoigaitik zailtasunak dituen haurrarilagundu egin behar dio " eta horrek hala izan behar du " Jabierreniritzirako , baina ikasteko ahalmena bataz bestekoaren gainetik dutenhaurrei ez die laguntzarik ematen , eta hauek ere arazo psikologiko edosozialak izan ditzaketela gogorazten du.
www.alcagi.org
Gurasoek ere lan nekeza dute ahalmen handiko haurrak hezten
"haurrak dira eta afektiboki haur gisara hezi behar ditutu " baina aldiberean " kapazitate kritiko handia dute " eta erantzunik gabe utzizaitzakete . Ahalmen handiko haurren gurasoak elkarteetan antolatu dira, ADIMAC edo ALCAGI dira horietako
batzuk. Duten erronkarierantzuten ahalegintzen dira , eta baita etxean adimen handiko haurrakdituzten gurasoei laguntzen ere.