Erreportajeak
Euskadi Irratia Erreportajeak
Eusko Legebiltzarrak 30 urte egin ditu
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
30 urte dira Eusko Legebiltzarra sortu zela, Ainhoa Etxebestek instituzioaren hastapenei eta ibilbideari errepasoa egin dio Euskadi Irratirako prestaturiko erreportajean. Entzun hemen!
2010eko apirilaren 23an antolatu du Eusko Legebiltzarrak bere 30. urteurreneko ospakizuna. Berez egun batzuk lehenago izan zen Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde gorenenaren sorrerako plenua.
Artean egoitza finkorik ez eta Gernikako Juntetxea izan zen ospakizun lekua. Gernikako arbolaren altzoan sortzera zihoan erakundearen garrantzia ohartarazi zuen ekitaldi haseran Jesus Mari Leizaola Lehendakari-zaharrak, eta Juan Jose Pujanak hartu zuen hitza Eusko Legebiltzarraren aurreneko Presidenteak. 1979ko Urriaren 25ean onartu zen Estatutuaren fruitua izan erakundearen eraketa.
Gasteizko egoitza
Egun Eusko Legebiltzarraren egoitza dena , Gasteizko eskola ospetsu baten egoitza izan zen aurrez; Ramiro de Maeztu Institutuarena. Gasteiztar ospetsu askoren ikastetxea lekuz aldatu zuten eta Becerro de Bengoa kaleko eraikina hutsik izanik, egoki jo zen XIX.mende erdikaldera Pantaleón Iradier arkitektoak sortutako
gune hori Eusko Legebiltzarraren egoitza bilakatzeko.
1982ko Otsailaz geroztik egiten dira bertan osoko bilkurak . Behar administratiboei erantzuteko 2000garren urtean eraikin osagarria egin behar izan zitzaion.
Gizartearekin batera
Eusko Legebiltzarrak Euskal gizartearekin batera garatu behar izan du. Legeak egitearekin batera ezarri ditu etxe barruan ere. Tabakoa-ren legea esate baterako. Egun erretzaileak diren legebiltzarkideak atarian ikusi litezke zigarroa eskuetan dutela . Garai batean arrunta zen areto nagusiaren barruan zigarroa, pipa edo eta purutzarra ere ezpainartean zuten legebiltzarkideak ikustea.
Berdintasun legea
Berdintasun legea da beste aurrera pauso nagusi bat. Eusko Legebiltzarrak 30 urteotan izan dituen sei presidenteetatik azkeneko biak, Izaskun Bilbao eta Arantza Quiroga , emakumezkoak dira .
Legebiltzarreko egungo Legelari nagusia ere Montserrat Auzmendi da eta "generoaren ikuspegia legebiltzarraren ihardunean ardura osoz" betetzen dela iruditzen zaio.
Iñigo Iturrate EAJ ren Legebiltzarkide eta Parlamentuko mahaiko bigarren presidente ordeak urteurreneko opari gisara banatu duten argazkia aipatu digu konparazioa egiteko "orain 30 urteko lehenengo saioko argazkia banatu dugu, zuri beltzean dago" baina
bistakoa da bere iritzian "egungo legebiltzarrak beste kolore bat duela".
Teknologia berriak
Legebiltzarrean lan egiten dutenen modua ikaragarri aldatu da urteen joanean. Kazetariek esaterako , "deklarodromoa" izenarekin bataiatu zuten aretoari eskerrak errazago hartzen dituzte politikari edo agintarien adierazpenak, denek batera, eta ez garai batean bezala edonon eta edonola "belauniko, eskua luzatuta eta sarri bultzaka" EITBko kazetari eta kamerari lankideek gogorazi digutenez.
Lehio irekiak dira Legebiltzarreko zerbitzari eta web guneak erewww.parlamento.euskadi.net . "Lehen areto barrutik bakarrik jarraitu behar izaten genituen batzorde edo osoko bilkurak , orain erredakziotik ere jarraitu ditzakegu berdin berdin".
Ziber-kafe batetik edo etxetik Eusko Legebiltzarrean zuzenean gertatzen ari dena ikusteko aukera , "legebiltzarra erakunde ireki bat denaren seinale da" Elena Lopez de Aretxebaleta erakundearen Protokolo eta komunikazio saileko arduradunaren ustetan. "Legebiltzarrak egunero jasotzen ditu bisitariak", ohartarazten digu.
Euskara
Legebiltzarrean Euskaraz lan egitea da zaila lehen bezala orain gure lankideek eskarmentu handia dute horretan. "Dakiten guztiek ez dute egiten" esaten digu batak, "eztabaida ia guztiak izaten dira gazteleraz eta kronikak egiteko ahotsik gabe geratzen gara" besteak.
Euskara administratiboki agian ez , baina eguneroko erabileran "bigarren mailako hizkuntza dela" da azaleratzen duten kexua .
Entzun hemen erreportaje osoa!