Erreportajeak
Euskadi Irratia erreportajeak
"Martin naiz, iritsi gara, kanbio!"
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Everest gailurretik hitz horieekin eman zuen berria Martin Zabaletak, 1980ko maiatzaren 14ko arratsaldeko 15.30 aldera. Sei urte lehenago Tximist 74 espedizioak lortu ezin izan zuen helburua lortuz.
Sei urte lehenago Tximist 74 espedizioak lortu ezin izan zuen helburua lortu zuten Zabaletak eta Pasang Temba sherpak , eta munduko punturik altuenean jarritako ikurriña historiarako geratu den irudia da harrez gero. "Agur Everest" filmak jaso zuen Antton Iturriza kirol-kazetariaren esanetan "mendira bidali genuen euskal selekzioak lortu zuen helburua".
Une politikoa
1980.a une polítiko berezia zen eta zeresan handia eman zuen
lau-haizetara zabaldu zen sinbolo hura. Antton Iturrizak jakin nahiko luke zenbat txanpain botila zabaldu ziren arratsalde hartan. Izan ere Everesteko kanpamenduan euskaldunak bezala, Poloniarrak zeuden eta talde honek zeukan emisorari esker egunean bertan ofizialki ahal izan zen igoera Katmandun eta Reuters agentziaren bitartez zabaldu zen albistea mundu osora. "Talilerretan bezala, Ajuria-eneko saloietan ospatu zen tontorra" Iturrizak oroitzen duenez. "Berdin ezker edo eskubiko jendeek" nabarmenduz.
Martín Zabaleta eta bere taldekideak aldiz , Katmandura jeitsi arte ez ziren jabetu lortu zutenaren garrantziaz "gu isolatuta geunden" dio Xabier Errok.
Jeitsiera gaiztoa
Igotzea baina zailagoa gertatu zitzaien Everest tontorrertik jeistea. Martin Zabaletak egun irrifar egiten du pasartea gogoratzen duenean. Tontorretik talde kideei berria eman eta gero abiatu ziren "berandu ; lau terdiak aldera".
Jeitsieran Pasang Temba Sherpa behin eta berriro labaindu zen, amildu arte. Bi mendizaleak elkarri lotzen zituen sokari tiraka lortu zuen Hernaniarrak Temba salbatzea "eskerrak sherpak arinak diren".
Gau iluna egin zitzaien eta elurra hasi zen mara-mara "motxila gainean eserita" geratu behar izan zuten. Bigarren kanpamendutik erreskate taldeek eraman zizkieten oxigenoa eta edari beroei esker atera ziren onik. Malkoak eta besarkada beroak izan ziren
talde osoa oinarrizko kanpamenduan elkartu zenean.
30 urtera, helburu pertsonalak nagusitu dira
Antton Iturrizak egun ez du aktualidadeaz idazten eta pozten da "azkenaldian Himalayismoaren inguruan gertatu diren albisteak
Kontatzeko tresnarik ez bait nuke izango". Bere ustez "helburu kolektiboari, helburu pertsonala" nagusitu zaio eta Sponsorrak
Tartean daudenean emaitzek agintzen dute. Zenbait mendizaleren buzoak 1- Formulakoekin nahasten dira bere ustez "propaganda eta pegatinaz beteta daude".
Mendiazaletasuna bizirik
Zabaletak, Errok eta Iturrizak hala ere mendia eta mendizaletasu- na salbu ikusten dituzte. Masifikazioa saihestuz, abentura pertso- nalak bizi eta lasaitasuna sentitzeko lekua delako edozein tontor.
"Euskaldunak mendiz inguratuta bizi gara" eta lotura eta sustrai hori ez da nola-hala galduko Iturrizaren ustez.