Erreportajeak
Euskadi Irratia Erreportajea
Hondakin bilketa atez ate
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Italian 18 miloi biztanlek erabiltzen duten sistema da atez ateko hondakinen bilketa. San Marko mankomunikateak esperientzia bertatik ezagutu nahi izan du eta hara egin du bidaia.
Atez-ateko hondakin bilketan aintzindaria da Italia. Piamonte eta Lonbardian , Italia ipar-aldean badira hamar edo hamabost urte esperientzia hau hasi zutela eta dagoeneko 18 miloi biztanlek erabiltzen duten sistema da eta Donostialdeko hondakinen kudeaketaz arduratzen den San Marko mankomunitateak Italiako esperientzia bertatik bertara ezagutu nahi izan du hautetsi, giza eragile eta kazetari zenbaitekin bidaia eginez.
Italian bada hondakin lege zuzentzaile bat eta horrez gainera eskualde eta probintzietako administrazioek eskumena dute hondakinen esparruan tokian-tokiko erabakiak hartzeko. Europar Batasuneko araudia aintzat hartuz ahalik eta zabor gutxiena sortzea da helburua. Roberto Caballo Mikrobiologoak azaldu digunez "hondakinak lehen unetik bereizita biltzeak, zati organikoarekin Konposa egiteko aukera ematen du eta plastikoak, beira edo kartoia berrerabiltzeko modua dago".
Halabeharrez
Albalateko udalerrian halabeharrez hartu zuten atez-ateko bilketa egiteko erabakia orain hamabost urte . Zaborrak jango zituen hala egin izan ez balute . Arazo handia zuten eta erabaki azkar eta eraginkorrak hartu behar izan zituzten .Bertako alkateak onartzen du herritarren ohiturak aldatu araztea lan nekeza izan zela "baina gaur gaurkoz modu aintzindarian hartu genuen erabakia ezin hobea izan zela dakigu , horren lekuko gero eta udalerri gehiago biltzen direla gure sistemara". Milandik hurbil dagoen herri honetan herritar bakoitzak urtean 200€ ordaintzen ditu, batezbeste, hondakin bilketaren zerbitzuagatik .Haur eta adinekoek erabili behar izaten dituzten pardel edo pixoialak botatzea ordea ez da kobratzen "gizartearen ondare batí dira haurrak eta adinekoak" azpimarratzen du partzuergoko presidenteak "helburua ez bait da familiak zigortzea" .
Hiri handiak
Atez-ateko bilketa Milango hiriko biztanleen erdiek ere badute gaur gaurkoz. Roberto Ronco, Milango probintzia gobernuko ingurumen aholkulariaren iritzian "agerian geratu da hiri handietarako ere baliagarria dela atez-ateko bilketa". Akordioetara iristeko borondate politikoa erakutsi eta alderdiekin eta giza eragileekin asko negoziatu eta hitzegin behar izan dela esaten digu "Errefusa desagertarazteko erraustegi bakarra egingo da eta ez bost aurre ikusta zeuden bésala". Nola nahi akordioak ez dirudi erabatekoa, kalean, han eta hemen zintzilikatuta dauden Erraustegirik EZ dioten pankartei begiratuz gero.
Bereizitasunak
Leku gehienetan, hondakin tasa finkoari eransten zaio "sortu-ordaindu" filosofiari erantzuten dion zatia. Zenbat eta zabor gehiago sortu orduan eta gehiago ordaintzen dute herritarrek.
Doglianiko ingurumen zinegotziak azpimarratu digunez "zero zaborrera hurbiltzeko ahaleginetan jarraitu behar dugu".
Herrixka honetan, zaborrak ondo bereizten diren ikusteko arbitroa ere jarri dute lanean . Txartela berde hori eta gorriak ateratzen ditu "baina arbitro zintzoa da, herritarrari gaizki egiten duena ondo egiten erekusteko borondatea duena arbitroa da, interakzioa ezinbestekoa bait da denon onerako diren erabakietan".
Castañole Lanzako herriak 3.800 biztanle ditu eta herritarrak atez-ateko hondakin bilketarekin ados daudela esateko hauteskunde emaitzak argudio gisara erabili ditu ingurumen zinegotziak "etxe bizitzaren metro kuadroen arabera kalkulatzen da herritarrek zenbat ordaindu behar duten kuota finkoa eta gainerakoa hondakinak biltzeko poltsak erosiz osatzen dute".
Konpost-a
Landa gunean bizi diren herritar gehienak , hondakin organikoekin Konposta egitera behartuta daude . Borondatez egiten duten gainerako herritarrek aldiz diru saria jasotzen dute.
Konposta egiteko hondakin heze eta lehorrak behra dira %40 eta %60 ko proporzioan . Adibidez sukaldean sortzen ditugunak , eta baita adar edo jardineko hondakin organikoak. Hauek Bio-zelda esaten zaienetan hartzatzen edo fermentatzen dira , egunero oxigenoa insuflatuz eta ura erantsiz eta hermetikoki isolatuta dagoen nahasketa 45º inguruko tenperaturan mantenduz sortzen da konposta bi edo hiru hilabeteko epean, naturan bi edo hiru urte beharko liratekeelarik prozedu bera sortzeko.
Plastikoa bereiztea nekeza eta garestia
Material organikoa poltsa biodegradagarrietan iristen da kontzientzia handieneko udalerrietatik Gaia-koa bezalako konpos plantetara . Ez ordea beti ,eta plastikozko poltsetan iristen denak prozesua zaildu eta ehuneko 10 garestitzen du . Izan ere plastikoa
azken unera arte ezin da konpostetik bereizi.
Bahe handi batzuetatik igarotzen da konposta eta bentilagailu handi batzuek bereizi behar dituzte plastikozko zati txikiak zuloetatik barrena dihoan konpostetik "lan nekeza eta garestia da" plantako arduradunak erakutsi digunez .