Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajea

Bake epaileak eta bake epaitegiak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Udaletxe guztietan izaten da ate bat 'bake epaitegia' jartzen duena. Baina, zer dago ate horren atzean?

Nolako zerbitzua eskaintzen zaio herritarari ? Nola iristen da bat bake epaile izatera? Galdera horiek eta gehiago aspaldian zebiltzan nere buruan, baina aurreko batean Iruran bake epaile izateko lan eskaintza baten iragarkia irakurri nuen Berrian eta iragarki hori izan da, bake epaitegiko atea jotzera eraman nauena.

Irurako lan eskaintza

Irurako herria zen, beste askoren artean , bake epaile izateko lan eskaintea egiten zuena eta Marimi Ugalde alkatearengana jo dut
bake epailea aukeratzeko prozeduraren berri jakitera. ''Legeak behartzen gaitu'' azaldu dit Marimik ''lau urtez behin bake epailea eta bere ordezkoa aukeratu edo eta dagoena berrestera''. Prozedura ofizialak, deialdi publikoa egin, hautagaien artean aukeratu eta justizia administrazioari jakinarazpena egitera behartzen du. Izendapena egin eta aldizkari ofizialak argitara eman behar du tokian-tokiko bake epailea eta bere ordezkoaren izena.
Gaur egun, emakumezkoa da Irurako bake epailea eta berriz ere bere burua aurkeztu du karguan iharduteko, baina beste bi hautagai ere izan dira eta ''udal batzak du azken hitza'' Marimik zehaztu didanez. Bake epailea aukeratzea lan nekeza izaten dela esan dit,''herri askotan inork ez duelako postu horretarako bere burua aurkezten''.

Ataungo bake epailea

Joxe Begiristain Ataungo bake epailea da azkeneko hamabost urteotan. Ofizialki egindako lan eskaintzari inork erantzun ez eta ''garai hartako alkateak eskaini zidan. Ezetz esan nion baina gerora ... udal idazkariak konbentzitu ninduen'' esaten dit. Behin zeregina onartuta buru-belarri murgildu zen bete beharrean eta
''harritu egin nintzen bake epaileen estatutua irakurri nuenean''
Iritzi politikorik eman ezin, sindikatuetan ezin parte hartu eta hareago; lege urratzeren bat egiteak , herritar arruntari baino zigor handiagoa ekarriko liokeelako berari.

Herriko liburuak

''Jaiotza, ezkontza eta heriotze liburuen ardura da gurea, arduraren bat baldin badugu'' eta horrez gain epaitegi nagusietako epaileei laguntzea. Lehen eta bigarren mailako Epaitegietatik datozen jakinarazpen eta zitazioak bideratzen dituzte –besteak beste- eta bere zereginen artean dago herri mailan sortzen diren liskar txikietan bitartekotza lana egiten saiatzea ere.

Justizia eta Euskara

Ataun herri euskalduna izanik, jaiotza ,ezkontza eta heriotza agiriak euskaraz idazteko eskubidea aldarrikatzen jarri ditu indarrak, bai eta herriko liburuak ez hondatzeko, hauen digitalizazioa sustatzen ere. Kasu bietan izan ditu oztopoak eta ez dakit horregaitik edo zergaitik baina ''bi urte barru bake epailea beste bat izango da'' esaten dit.
Gainera, ofizialki inork jakin arazi ez dion arren, bake epaileak aurki ez direla egongo aurre ikusten du . Uztailean argitara emandako errege dekretu bat erakutsi dit. Zentralizazioa aurre ikusten du legeak bi urte barrurako.