Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajea

Prestazioa gaixotasun larriak dituzten haurren gurasoei

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

'Ez nintzen lan egiteko gauza'. Olatz eta Lurdes, minbizia izan duten bi haurren amak dira.

Zorionez, haur biak tratamenduaren larria pasa dute, ondo daude eta etorkizunerako planak egiten ari dira, baina amei begiak lausotu eta eztarrian korapiloa jartzen zaie pasa dutena oroitzerakoan.

Haurra erietxean ingresatuta edo eta tratamenduan egon den hilabeteetan baja medikuan izan da Lurdes, aurrena haurraren gaixotasunagatik eta gero ''ni lanerako gauza ez nintzelako ''. Berak ez du arazorik izan ez inspekzioan ezta enpresan ere ''kontrol zorrotzak egiten zizkidaten''. Baina erietxean egin dituen egonaldietan ezagutu ditu bestelako kasuak ere ''hilabete t´erdirako hasi zitzaikion arazoak jartzen, eta Madrila joan behar zuen haurrari medula trasplantea egitera, horrek ekartzen duen gastuarekin''. Pertsona hori lana utzi, ez utzi ibili zen luzaro.

Autonomoak

Olatzi '' tristea'' iruditzen zaio egoera ,''nola esango diozu haurra lari duen gurasoari lana uzteko baimenik ez duela!'' . Olatz autonomoa da , bakarrik lan egiten du eta ''klientelari heutsi nahi diozu'' baina lana ''ahal zen moduan'' egin zuen semeari azaldu zitzaion tumorea tratatzen zioten bitartean ''hantxe egon nahi duzu bere alboan,ez daukazu beste ezertarako gogorik'' aitortzen du.

Prestazio lege berria

Txomin Arruti ASPANOGIko pesidentea da. Elkartea, minbizia duten haurren gurasoei laguntzeko helburuz sortu zen “askotan gaixotasunaren larrian bere burua abandonatzen dute “ eta horren jakitun, dituzten arazoak bideratzen laguntzen saiatzen dira.

2011an , urte berriarekin batera indarrean sartuko den prestazio lege berriaren letra txikia ez dute irakurri oraindik , baina hala ere ''aurrerapausoa da'' esaten du txominek . Izan ere, gaixo dagoen haurraren gurasoetako batek soldata galtzeko beldurrik gabe baja hartzeko eskubidea izango du haurraren zaintzan buru belarri egoteko. Haurdunaldian gertatzen den bezala, baldintza jakin batzuetan bakarrik izango du gurasoak eskubide hori : aitak eta amak etxetik kanpora lanean ari beharko dute kotizatuz eta soldatapean.

Ez da nahikoa

Lurdesi eta Olatzi , prestazioak patxada piska bat emango duela iriditzen zaie , ''baina ez da nahikoa'' esaten dute. Haurrak gehienetan ama nahi izaten du alboan'' baina zuk ezin duzu haurrarekin deshaogatu eta senarra behar duzu'' dio Olatzek. Lurdesek berriz aita gehienetan bigarren planoan uzten dela ikusten du eta ''aitak ere semea du'' eta sufritzen ari dena aintzat hartu behrako litzatekeela iruditzen zaio.