Erreportajeak
Erreportajea
Ehun urte, nola bete?
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
"Nola iritsi naizen ehun urte izatera? Ba garbi ez dakit". Hala izaten da, bizitza luzea izateko errezetarik ez dutela erantzun ohi dute mende oso bat osatzera iritsi diren pertsonek.
Gaur egun kopurua ikaragarri hazi da eta Estatu Espainiarrean, esate baterako, hamar mila pertsonek pasa dute ehun urteko muga. Igone Etxeberria; Ingema, Matia Fundazioko Geriatria Institutuko ikerlariaren esanetan, ehun urtera iristen direnak&' || 'nbsp; "ez dute bizi modu erraza izan, gerrak pasa dituzte, ingurukoak galdu dituzte" baina hala ere egoerari besteek baina azkarrago "buelta ematen ikasi dute". Irrifarrez gogoratzen dit adineko batek esan ziona: "Bizitza bizi, bizio gutxi eta lanari eutsi...".&' || 'nbsp; "Aztertzen ari naiz hori hala den..." aitortu du.
Ikerketa
Ikuspegi emozionala hartu du bere ikerketaren ardatz&' || 'nbsp; "pertsona hauek nola dauden, nola bizi diren eta emozioen aldagaiak&' || 'nbsp; zer esanik ote duen ikusi nahi nuen" azaltzen dit eta azpimarratzen dit ikerketarako ezagutzen dituen zaharrak "kognitiboki ondo daudela". Julian Bereziartua medikuarentzat, burua ondo izatea jotzen du ezinbesteko baldintza horrenbeste urte betetzeko: "Ganbara argi ez badago... alferrik da horrenbeste urte osatzea". Eta "geneek" berebiziko garrantzia dutela horretan azpimarratzen du. Higienean aurreratu dena eta medikuntzan izan diren aldaketak ere ezinbesteko pisua dutela pentsonen adinaren tasa igotzeko garbi ikusten du.
Teknologiaren laguntza
Aitziber Etxaniz ikerlariak, teknologiak adinekoen bizi kaliatatean laguntzeko baliabideak aztertzen ditu eta "segurtasunerako balio diezaiekeen edozer interesatzen zaiela adinekoi" ikusi du. Pertsona zaharrek informatika urrun ikusten dute eta horren ordez "telebista da ordenagailuaren pantailaren ordezko egiten duena" aplikazio zehatzen bidez eta menu erraz bat erabiliz "pantailaren bidez ematen zaizkio adinekoari mezuak botikak hartu ditzan, edo eta sukaldean sua piztuta utzi duela jakin dezan".
Elkarlana
Ingeman adinekoekin batera lan egiten dute ikerketan, pertsona zaherí galdeginez ikusten dute dauden baliabideak egokiak diren edo ez. Miren Iturburuk esaten didanez 60 urtetik gorako pertsonekin elkarrizketak eta azterketak eginez osatzen dituzten beren txostenak "nahiz eta gaur egun hirurogei urteko pertsonak oso gazteak diren, hauen elikadura, osasuna, bizi modua eta ohiturek zahartzarora bizi kalitatez iristen lagunduko duelakoan".
Lerro hauetatik dei egiten die ikerketan laguntzeko prest dauden adinekoiei, "beraien aportazioa oso aberasgarria izango da gure lanerako". 943- 224643 telefonoan edo Ingemaren web gunean izan dezakete interesatuek informazioa.